Otarra zozkatu da!

SORTE ON:

5838

ordezkoa:

0930

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!

Urtarrilaren 14an Gorostiagara goaz

Legazpi aldetik abiatuko gara eta ibilaldi polita egingo dugu Satuiko mendilerroan barrena. Ibilbidea Gorostiaga, Jentiletxe, Oregi, Arranoaitz eta Arrola mendietako tontorretaraino igotzen da baso eta mendi artean. Ibilbidean zehar Jentiletxe eta Arrolamendi I tumuluak (historiaurreko hilobiak) ikus daitezke.
Satuiko mendiek Deba eta Urola ibaien arroak banatzen dituzte erdiko ibilguetan. Hegoalderantz, Oñatiko harana geratzen da eta Udana gainaren bidez Legazpirekin komunikatzen du, Aizkorriko mendigunearekin lotuz. Iparraldean berriz, Antzuolako harana zabaltzen da, Zumarragarekin komunikatuta, mendi horiek Irukurutzeta mendigunearekin lotzen dituen Deskarga mendatearen bidez. Gorostiaga mendia da gailurra (951 m).
Gurutze haundia da Gorostiaga mendiaren ikurra, nahiz eta orain aldameneko antena handiagoa izan. Horiez gain bada aterpe txiki bat tontorrean bertan, eta estalitako aldare bat, gurutzeari begira. Pinu sail handiak ditu isurialde gehienetan, baina pagoa da nagusi oraindik tontorraren inguruetan.
Goiz buelta honek, guztira, 10 kilometro eta 698 metroko desnibela ditu.
Animatu eta izena eman gure webgunean edo goiko estankoan (943-86 03 57), ostiral eguerdia baino lehen. Autobusa 7:30etan aterako da Patxita Etxezarretatik (kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 7 € eta haurrentzat 5 € da.
Gogoratu, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, bazkide izan edo ez izan.
Partiremos por Legazpi y haremos un bonito paseo por la sierra de Satui. El recorrido asciende entre bosques y montes hasta las cumbres de los montes Gorostiaga, Jentiletxe, Oregi, Arranoaitz y Arrola. A lo largo del recorrido se pueden ver los túmulos Jentiletxe y Arrolamendi I (tumbas prehistóricas).
Los montes de Satui separan las cuencas de los ríos Deba y Urola en los cauces centrales. Hacia el sur queda el valle de Oñati y comunica con Legazpi a través del alto de Udana, conectándolo con el macizo de Aizkorri. Al norte se extiende el valle de Antzuola, en comunicación con Zumarraga, a través del puerto de Deskarga, que conecta estos montes con el macizo de Irukurutzeta. El pico es el monte Gorostiaga (951 m).
La gran cruz es el símbolo del monte Gorostiaga, aunque ahora la antena lateral es más grande. Además hay un pequeño refugio en la misma cima y un altar cubierto mirando la cruz. Tiene grandes plantaciones de pinos en la mayoría de las vertientes, pero el haya sigue dominando las inmediaciones de la cumbre.
Esta salida tiene aproximadamente 10 kilómetros y un desnivel de 698 metros.
Anímate y apúntate en nuestra web o en el estanco de arriba (943-86 03 57) antes del viernes al mediodía. El autobús saldrá a las 7:30 desde Patxita Etxezarreta (parada de  Kantauri). El precio del autobús es de 7€ para los adultos y 5€ para los niños.
Recuerda que a las salidas que organiza Indamendi puede acudir cualquier persona, sea o no socia.

BATZAR NAGUSIA

Kaixo mendizaleok:

Datorren abenduaren 19an, bazkide guztiok urteko Batzar Nagusira deituak zaudete. Urtero bezala, gure elkarteko kontuak, xehetasunak eta etorkizunari buruz hitz egiteko bilkurara deitzen zaizue. Besteak beste:

–        Aurreko aktaren onarpena.

–        Diru kontuen azalpenak.

–        2023ean egindako ekintzei buruzko informazioa eta 2024ko egutegiaren aurkezpena.

–        Federatzeko lizentziak.

–        Zuzendaritza berritzea. Urteurreneko lanak amaituta, zuzendaritzako hainbat partaideek beraien postua ustera doaz, horregatik deialdia luzatzen zaizue lantaldea osatzeko ( Andres Esnal diruzaina eta Maite Egaña korrikako sekzioko kidea prest daude jarraitzeko).

–        Galderak eta eskaerak.

Indamendi Mendi Bazkunak, zumaiarren mendizaletasunerako beharrak betetzen jarraitzeko asmoarekin dirau. Horretarako, asanbladan zuen partaidetza eskatzen dugu, zuen ekarpenekin, lan hau hobeto burutu dezagun. Ohitura den bezala, beheko plazako Jubilatuen Etxeko bigarren solairuan izango da.

Arratsaldeko 19:00etan bertan espero zaituztegu.

 

                                   _____________________________________________________

 

El próximo 19 de diciembre todos los socios estáis llamados a la Asamblea General anual. Allí informaremos del estado de cuentas, detalles, y objetivos de futuro. Entre otros temas abordaremos:

–        Aprobación del acta anterior.

–        Balance de cuentas.

–        Información de las actividades del 2023 y del calendario del 2024.

–        Renovación de la junta directiva. Una vez finalizados los trabajos del aniversario, varios participantes de la directiva van a dejar el puesto, y por ello os emplazamos, a que os ofrezcáis, tanto individualmente como en grupo, para ocupar dichos puestos. (El tesorero Andrés Esnal y Maite Egaña de Mendia-KORRIKA están dispuestos a continuar).

–        Licencias federativas.

–        Ruegos y preguntas.

La asociación de montaña Indamendi M.B. continuará impulsando la afición por el montañismo de los zumaiarras. Para ello, rogamos vuestra asistencia a la asamblea, para realizar este trabajo satisfactoriamente con vuestras aportaciones. Nos reuniremos, como es costumbre, en la segunda planta del Hogar del Jubilado.

Os esperamos a las 19:00.

    

DENBORALDI AMAIERAKO IRTEERA + BAZKARIA!

Denboraldia amaitzen ari da, eta jadanik prest dugu, denboraldi amaiera ospatzeko, egin oi dugun irteera bazkariarekin. Abenduaren 17an Araba eta Burgos arteko mugatik ibilbide eder bat proposatzen dizuegu. Tuioko mendialdean, Argantzunetik abiatuta San VITORES gailurretik zehar, Pobes herriraino joango gara. Ibilbideak 13 kilometro eta 550 metrotako desnibel metatua ditu, eta amaiera txukun bat emateko, lagunarteko bazkari batekin amaituko dugu Badaia tabernan. Animatu, eta izena emateko egin diru sarrera bat elkarteko kontuan;

 Euskadiko Kutxa XXXXXXXXXXXX

Helduei  40 € eta umeei (beraientzako menuarekin) 25 € dagokie,  bazkaria eta autobusa barne daudelarik. Ez utzi azken momentu-arte kopuru mugatua baitugu. Izena emateko epea abenduaren 3-an itxiko da.

  Bestalde, elkarteko Otarra Berezia prest dugu, eta zozketarako txartelak saltzeko, zuen laguntza eskatzen dizuegu. Erribera kalean saltzeko, bolondresek izena emateko dokumentu bat sortu dugu, eta bertan, aukeratutako datatan zuen izenak idatzi ditzakezue. Gogoratu, otarra dela gure elkartearen diru sarrera garrantzitsuenetakoa. Eta zuen lanari esker hainbat ekintza egin ahal izango direla.

Aurrez jaso ezazue, elkartearen esker ona.

 

Estamos finalizando la temporada, y ya está preparada, la salida con comida que acostumbramos celebrar. El 17 de diciembre, os proponemos un recorrido en los límites entre Burgos y Araba. En la sierra de Túio, partiremos desde La Puebla de Arganzón, y tras ascender a la cima de San VÍTORES se descenderá a la localidad de Pobes. El recorrido posee 13 kilómetros y 550 metros de desnivel acumulado, tras los cuales, finalizaremos la temporada con una comida en el restaurante Badaia. Animaros y apuntaros haciendo un ingreso en la cuenta del club:

Euskadiko Kutxa XXXXXXXXXXXX

Los adultos deberán ingresar 40 € y 25 € los niños (menú infantil). En ese pago están incluidos el autobús y la comida. Las plazas son limitadas, por tanto, aconsejamos no dejarlo hasta el último momento. El plazo se cerrará el 3 de diciembre.

Por otro lado, la Cesta de Navidad del club está preparada, y os queremos pedir vuestra ayuda para vender los boletos del sorteo. Para apuntarse para hacerlo en la calle Ribera, hemos creado una lista, donde podéis elegir el día y escribir vuestro nombre. Recordad, que los ingresos generados por la cesta, son una parte importante del presupuesto del club, y gracias a él, se podrán hacer numerosas actividades.

Recibid de antemano el agradecimiento del club.

 

 

 

 

azaroaren 26an, ERGAra goaz!

Kaixo mendizaleok

Datorren igandean, azaroaren 26an, Nafarroara goaz. Leizarango autobiaren amaieran, Biaizpeko haitzartearen inguruan egingo dugu ibilbidea. Latasako herritik abiatuta, lehenbizi, Biaizpera joango gara erreka ondotik, handik ekingo bahit diogu igoerari.  Erga tontorrak 1094 metro ditu, eta Iruñarriko arrora ikuspegi zabala eskaintzeaz gain, pagadiak, gerra-lubakiak, eta Trinidade baseliza ospetsua ditu bere inguruan. Gure bideak, basoak zeharkatuz, berriro Latasara eramango gaitu. Goiz buelta honek guztira, 13 kilometro eta 780 metro metatuak ditu.

  Animatu eta izena eman dezakezue gure webgunean edo goiko estankoan (943860357), ostiral eguerdiaren aurretik. Autobusa, Patxita Etxezarretan Kantauriko geltokitik 7:30etan aterako da, eta bere prezioa 7 €-koa helduentzat eta 5 €-koa umeentzat izango da. Gogoratu baita ere, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, nahiz eta bazkide ez izan.

Animatu eta bertan ikusiko dugu elkar.

 

El próximo domingo, 26 de noviembre, vamos a Navarra. Recorreremos los alrededores del enclave llamado Biaizpe, al final de la autovía de Leizaran. Partiremos de la localidad de Latasa, y caminaremos junto al rio en dirección a dicha formación rocosa, ya que es ahí donde comenzaremos el ascenso. El monte Erga con sus 1094 metros, ofrece amplias vistas de la cuenca de Iruñarri, así como numerosos hayedos, trincheras y la famosa ermita de La Trinidad. Nuestra ruta, atravesando varios bosques, nos llevará de vuelta a Latasa. Esta salida mañanera, tiene 13 kilómetros y 780 metros de desnivel acumulado.

Animaros y apuntaros en nuestra web o en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. El autobús saldrá a las 7:30 de la parada de Patxita Etxezarreta junto a Kantauri, y su precio, será de 7 € los adultos y 5 € los niños. Recordad que, en las salidas organizadas por Indamendi, puede participar cualquier aficionado, y no es indispensable ser socio.

Animaros y nos vemos el sábado.

Azaroaren 12an, OGOÑO eta ATXARREra goaz!

Kaixo mendizaleok.

Datorren igandean, azaroaren 12an, Bizkaiko kostaldera goaz. Elantxoben autobusak bira emateko duten tornutik abiatuko gara, eta lehenbizi OGOÑOko muinoa inguratuko dugu. Tontor apala izan arren, 305 metrotakoa, besteengandik bereizten duena, itsas ertzetik doan bidezidorra eta hortik eskaintzen dituen kostaldearen ikuspegi zabalak dira. Irteera honetako bideak ATXARREko tontorrera eramango gaitu, eta balkoi natural honetatik ere, Urdaibaiko Erreserbaren bista ederrak izango ditugu. Goiz-buelta honek 12 kilometro eta 655 metrotako desnibel metatua ditu.

     Begientzat gozamena izango den irteera honetara etorri nahi baduzue, gure webgunean edo goiko estankoan apuntatu zaitezkete, ostiral eguerdia baino lehenago. Autobusa 7:30etan Patxita Etxezarretako geltokitik aterako da, eta bere prezioa, helduentzat 7€-koa eta umeentzat 5€-koa izango da. Gogoratu baita ere, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, nahiz eta bazkide ez izan.

Animatu eta bertan ikusiko dugu elkar.

El próximo domingo, 12 de noviembre, vamos a la costa Vizcaína. Partiremos desde el torno para girar los autobuses de Elantxobe, y en primer lugar rodearemos el promontorio calizo de OGOÑO. Pese a ser una cima modesta, 305 metros, la que la diferencia de otras, es el sendero que la rodea por el acantilado ofreciendo amplias vistas costeras. Nuestra propuesta nos llevará a la cima de ATXARRE. Desde este balcón natural, continuaremos con bonitas panorámicas, en esta ocasión de la Reserva Natural de Urdaibai. Esta salida mañanera es de 12 kilómetros y 655 metros de desnivel acumulado.

Si os animáis a esta espectacular experiencia visual, apuntaros en nuestra web o en el estanco de arriba antes del mediodía del viernes. El autobús saldrá a las 7:30 de la parada de Patxita Etxezarreta, y su precio, será de 7 € los adultos y 5 € los niños. Recordad que, en las salidas organizadas por Indamendi, puede participar cualquier aficionado, y no es indispensable ser socio.

Animaros y nos vemos el sábado.

Urriaren 29an, DOLMENETAKO BIDEA

Kaixo mendizaleok.

Ordua aldatzearekin batera, gure mendi irteerak goiz-bueltak izatera pasako dira, eta lehenbizikoa datorren urriaren 29an egingo dugu. Urrutira joan gabe, Debabarrena eta Urola bailara lotzen dituen Dolmenetako bidea egitea proposatzen dizuegu. Elgoibartik KARAKATEra igoko gara, eta handik Hirukurutzetara bitartean, hainbat tontor eta historia aurreko ondare ugaria dugu bidean. Aipatzekoa 3,5 metrotako altuerarekin Arribiribilletako menhirra. Urteetan, mugarri bat zela pentsatu izan zan, Barandiaranek 1920an bere balioa argitu zuenarte.

    Goiz-buelta honetako ibilbideak 14 kilometro eta 890 metrotako desnibel metatua ditu. Bertara gurekin etortzeko, izena eman dezakezue gure webgunean edo goiko estankoan (943860357). Autobusa 7:30etan Patxita Etxezarretako geltokitik aterako da, eta bere prezioa, helduentzat 7€-koa eta umeentzat 5€-koa izango da. Gogoratu baita ere, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, nahiz eta bazkide ez izan.

Aldatu ordua erlojuari eta bertan ikusiko dugu elkar.

 

Tras cambiar el horario, nuestras salidas pasarán a ser salidas mañaneras, y la primera la realizaremos el próximo 29 de octubre. Saliendo de Elgoibar ascenderemos a KARAKATE, y continuaremos hasta Hirukurutzeta a través de varias cimas y numerosos restos prehistóricos. Entre ellos destaca el menhir de Arribillaga con 3,5 metros de alto. Durante años se pensó que era un hito limítrofe, hasta que Barandiaran en 1920 certificó su valor.

El recorrido de esta salida mañanera tiene 14 kilómetros y 890 metros de desnivel acumulado.  Animaros y apuntaros en nuestra web o en el estanco de arriba (943860357). El autobús saldrá a las 7:30 de la parada de Patxita Etxezarreta, y su precio, será de 7 € los adultos y 5 € los niños. Recordad que, en las salidas organizadas por Indamendi, puede participar cualquier aficionado, y no es indispensable ser socio.

Cambia la hora al reloj y nos vemos el sábado.

 

Urriaren 8an, DULANTZera goaz!

Kaixo mendizaleak.

Datorren iganderako, urriaren 8an, ibilbide eder bat dugu eskaintzeko. Urbasako mendialdean, bertako tontorrik garaienera goaz. Dulantz mendia, 1243 metrotako garaierarekin, Urbasa eta Andiaren arteko bereizketa egiten du eta hegoaldera ikuspegi zabala eskaintzen digu. Ibilbidea, bertako Irantzuko monasteriotik abiatuko da eta izen bereko haitzartetik igoko gara. Tontorra zapaldu ondoren Zunbeltzeko bentatik Lizarragako gainera joango gara, bertan amaitzeko.

   Egun osoko txango honek denetik dauka 21 kilometro eta 890 metatutako desnibelean. Gurekin etortzeko, eman izena gure webgunean edo goiko estankoan (943860357). Autobusa Patxita Etxezarretako geltokitik aterako da, eta bere prezioa, helduentzat 13€-koa eta umeentzat 7€-koa izango da. Eguraldiak laguntzen badu, bidean bazkalduko dugu, beraz soinean eraman jatordua. Gogoratu baita ere, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, nahiz eta bazkide ez izan.

Animatu eta bertan ikusiko dugu elkar.

 

 

El próximo domingo, 8 de octubre, os proponemos un bonito recorrido. Vamos a la cima más alta de la sierra de Urbasa. DULANTZ con sus 1243 metros, separa Urbasa de Andía y ofrece una amplia panorámica hacia el sur. Nuestra propuesta parte del Monasterio de Irantzu y asciende a la cima por el desfiladero del mismo nombre. Tras hacer cima, iremos al alto de Lizarraga pasando por la Benta de Zunbeltz.

Este recorrido de día completo, tiene de todo en 21 kilómetros y 890 metros de desnivel. Para venir con nosotros, apuntate en nuestra web o en el estanco de arriba (943860357). El autobús saldrá de la parada de Patxita Etxezarreta, y su precio, será de 13 € los adultos y 7 € los niños. Si el tiempo lo facilita almorzaremos durante el trayecto, por tanto, no olvidéis incluir la comida en la mochila. Recordad que, en las salidas organizadas por Indamendi, puede participar cualquier aficionado, y no es indispensable ser socio.

Nos vemos el sábado.

 

2024KO EGUTEGIA LANTZEN

Kaixo bazkideok

Datorren urterako egutegia lantzen hasita gaude, eta  urtero bezala, zuen laguntza nahiko genuke. Horretarako, Excel zerrenda bat sortu dugu, eta bertan idatzi dezakezue, taldean egiteko proposatzen diguzuenak, edo eta, egin nahiko zenuketenak. Posta elektronikoa ere erabili dezakezue, eta bertara bidali track/gpx bat izango bazenute.

  Animatu, eta horrela, guztion ekarpenekin, erakargarri, anitz, eta maila desberdinetako egokia den egutegi bat lortuko dugu.

  _________________________________________________________

 

Estamos ya, trabajando en el calendario del próximo año, y como todos los años, quisiéramos vuestra colaboración. Para ello, hemos generado una lista Excel, para que en ella escribáis, el recorrido que nos proponéis para hacerlo en grupo, o el que os gustaría hacer. También podéis hacer uso del correo electrónico, y enviarnos allí el track/gpx si lo tuvierais.

Animaros, y así entre todos, crearemos un calendario atractivo, variado y apropiado para todos los niveles.

 EGUTEGI PROPOSAMENA

Irailaren 17an Larrunera goaz, oinez zein korrika

Irailaren 17an, egun osoko irteera ederra egingo dugu Euskal Herriko eta Frantziako mugetan barrena. Sarako udalerritik abiatu, Larrun tontorrera igo eta Berako udalerrian amaituko dugu. Irteera honek ordea badu berezitasun bat, izan ere, lehen aldiz, “mendian korrika”-ko lagunekin partekatuko dugu irteera, beraz, denok elkarrekin egingo dugu autobuseko joan-etorria eta ibilbidea ere denontzat berdina izango da.
Hori bai, nahi duenak oinez eta nahi duenak korrika egiteko aukera izango du. Oinezkoek otordua soinean eraman beharko dute ibilbidean zehar jateko, eta aldiz,  korrikalariek, Beran jango dute.

Ibilbidearen xehetasunak:

  Ibilbide hau Saratik abiatuko da. Sara Larrun, Axuria eta Ibanteli gailurren azpian dagoen herri polit eta xarmagarria da. Pirinio Atlantikoetako departamenduan, Akitania Berrian, Kantauri itsasotik gertu (Donibane Lohizune, 14 km-ra).Saratik Larrun mendirako bidea hartuko dugu, Nafarroa eta Lapurdi barrena. Larrun gailurra Europako gailurra da Mendebaldeko Pirinioetan. Pirineotako altxor bat da Larrun mendia. Itsasoaren mailatik 905 metrora dagoen gailurra da eta ikuspegi panoramiko zabal eta zoragarria du, izan ere Nafarroa Behera, Nafarroa eta Gipuzkoa inguruko lurraldeetaraino, Kantauri itsasoaren ertzean dagoen Euskal Kostalderaino, Landetaraino eta Ozeano Atlantikoraino iristen da.

Bukatzeko, Larrunetik Berako udalerrira jaitsiko gara. Bera Nafarroako udalerria da, Iruñatik 65 km-tara. Beran Zumaiara bueltatzeko autobusa hartuko dugu, eta ziurrenik, korrikalariak Berara oinezkoak baino lehenago iritsiko direnez, oinezkoak etorri artean korrikalariak bertako taberna edo jatetxeren batean otordua egingo dute. Ibilbideak guztira 17 km eta 877metroko desnibela ditu. Ibilbide luze xamarra da eta beraz, mendian ibiltzeko arropa eta oinetako egokiez gain, ura eta jateko nahikoa eramatea gomendatzen da.
Ibilbide honek mendizaleari esperientzia paregabea eskaintzen dio beraz, animatu eta izena eman Indamendiko webgunean edo goiko estankoan (943860357) ostiral eguerdia baino lehen. Autobusaren prezioa, helduentzat 13€ eta umeentzat 7€koa da, eta Patxita Etxezarretako geltokitik aterako da.

Etorri eta goza dezagun naturaz, taldeaz eta kirolaz.

Oharra: ibilbidea korrika egiteko asmoa baduzu, izena ematerakoan, mesedez, adierazi.

 

_____________________

 

El 17 de septiembre realizaremos una bonita salida de todo el día por las fronteras de Euskal Herria y Francia. Partiremos del municipio de Sara, subiremos a la cima de Larrun y finalizaremos la ruta en el municipio de Vera de Bidasoa. Esta salida tiene una particularidad, y es que, por primera vez, compartiremos la salida con los
compañeros de “corriendo por el monte”, compartiendo recorrido y autobús. Eso sí, la elección de hacerla caminando o corriendo depende de cada persona. Los caminantes, como en otras salidas de este tipo, deberán llevar su comida para comer a lo largo del recorrido, mientras que los corredores comerán en Vera de Bidasoa.

Detalles del recorrido:
Este itinerario parte de Sara. Sara es un bonito y encantador pueblo situado bajo las cumbres de Larrun, Axuria e Ibanteli. Departamento de Pirineos Atlánticos, en Nueva Aquitania, cerca del mar Cantábrico (San Juan de Luz, 14 km). Desde Sara tomaremos el camino hacia el monte Larrun, en los límites entre Nafarroa y Lapurdi. El monte Larrun es un tesoro de los Pirineos. Se trata de una cima situada a 905 metros sobre el nivel del mar, con una amplia y maravillosa panorámica, alcanzando los territorios de Baja Navarra, Navarra y Gipuzkoa, la Costa Vasca a orillas del Cantábrico, las Landas y el Océano Atlántico. Finalmente, descenderemos desde Larrun hasta el municipio de Vera de Bidasoa. Este un municipio navarro a 65 km de Pamplona. Donde tomaremos el autobús para regresar a Zumaia. Probablemente, los corredores llegarán a Vera de Bidasoa antes que los caminantes, y mientras llegan, aprovecharán ese rato para refrescarse y comer algo en algún bar o restaurante de la localidad. El recorrido tiene un total de 17 km y un desnivel de 877 metros. Se trata de un recorrido bastante largo, por lo que se recomienda, además de ropa y calzado adecuado para el senderismo, llevar suficiente agua y comida. Este recorrido ofrece al montañero una experiencia única, así que, anímate y apúntate en la web de Indamendi o en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. El precio del autobús es de 13€ para los adultos y 7€ para los niños, y saldrá de la parada de Patxita Etxezarreta.
Disfrutemos de la naturaleza, el equipo y el deporte.

Nota: si tienes intención de hacer el recorrido corriendo, por favor, indícalo al inscribirte.

 

 

Older posts «

» Newer posts