FAQ – Ohiko galderak

Galdera batzuk argitu nahian, sorta hau iruditu zaigu  azaldu beharrezkoa behin eta berriz egiten dizkigutelako:

1 – IndamendiMBko irteeratara nor jun daiteke?
Edonor. Asteburuetan egiten ditugun irteeren artean zailtasun maila desberdinetakoak antolatzen ditugu, beti jende esparru zabalenari eskeini nahian. Umeen kasuan zalantza eduki daiteke, bakoitzaren ahalmenaren arabera delako. Elkarteko zuzendaritzak autobusera sartu aurretik, ez sartzeko ezan dezaioke ibilbidea berarentzat dezegokia izango balitz.
2 – Irteeratara joateko IndamendiMBko bazkidea izan behar da?
Ez. Mendizaletasuna sortu eta herrikide guztiei zerbitzu bat eskeintzeko helburuak dituen eskeintza da.
3 – Nora joaten gara?
Asteburuetako irteeratan Euskal Herriko mendietan zehar ibiltzen gara. Zazpi probintzietan zehar zakabanatuta ipintzen ditugu egutegiko ibilbideak. Urteko garai batzutan “goiz buelta” dira, eguerdiko 14:00etarako itzultzeko helburuakin, eta bestetan, “egun osokoak” arratsaldeko 17:00etako itzultzeko nahiarekin. Horietaz gain irteera bereziak ere egiten ditugu, gaua barne dutenak, Aste santua eta San Pedrotakoetan bereziki. Azken hauetan urrutiago joaten zaiatzen gara: Pirineoak, Picos de Europa ete estatuko hainbat mendikateetara.
4 – Autobusa ordaindu egin behar da?
Bai. Elkarteak edonork ordaintzeko moduko salnehurriak ipintzen ditu. Gaur egun “goiz buelta” 7€ helduentzat eta 5€ umeentzat eta “egun osokoak” 13€ helduentzat eta 7€ umeentzat. Elkarteak subentzionatutakoak dira eta sortutako galerak ere bere gain artzen ditu.
5 – Federatu, zertarako?
Ariketa guztietan zihurtasunez ibiltzea komeni izaten da, eta mendizaletasunean edozein istripuk arazo ugari sortzen ditu. Federatuta egonda istripu lekutik osasun zentrorako garraioa, berehalako arrera medikuntza pribatuan, etab eskeintzen ditu. Guk elkarte bezala, federatuta egotearen aldekoak gara eta egunak pasatzera joaten garen irteeratarako ezin bestekoa bezala dugu gure arautegian. Federatzeko prozesuan automatikoki bazkide egiten zaitu.
6 – IndamendiMBkoa izan nahiteke federatu gabe?
Bai. Hainbatek beste seguru bat dutelako edo aseguru beharrik ez dutela pentsatu arren, elkartearen parte izan nahi dute. Gainera bazkide izateak elkarteko materiala dohainik erabiltzeko eskubidea ematen dizu beste onura batzuez gain.
7 – Nola jakin dezaket irteeren informazioa?
Edabideetara zabaltzen saiatzen gara baina informazio osoa gure webgunean dago; egutegiak, track-ak, argazkiak, etab.