«

»

Aketegi larunbatean eta Urregarai igandean

Asteburuan oinezko 2 irteera egingo ditugu. Bata larunbatean, martxoaren 16an, Aketegira (1551 m) eta bestea igandean, martxoaren 17an, Urregaraira (704 m)

 

Euskal Herriko Mendi Federazioak larunbaterako Euskal Herriko probintzia bakoitzeko gailurrik altuenera igotzeko deialdia egin du, eta Indamendi M.B-ak bat egingo du deialdi horrekin. Hori horrela, martxoaren 16an, Gipuzkoako mendirik altuena igoko dugu: Aketegi (1551 m).

Aketegi oso hurbil dauden bi gailur dira, Aizkorriko mendilerroaren gailurra. Aketegi erpina (1549 m) deitzen diogu seinale geodesikoak duen kotari, eta Aketegi (1551 m) mendebaldeko kotari, Aitxuri deitu izan zaion garaienari.

Irteera hau Otzaurtetik abiatuko dugu Aketegira iristeko, eta hemen 12:00etan taldeko argazkia aterako dugu. Ondoren Urbiatik egingo dugu behera Arantzazun amaitzeko. Hori horrela, bazkaria eramatea gomendatzen da.

Irteera honek 11 km eta 813 metroko desnibel positibo ditu.

 

Igandean berriz Bizkaira joko dugu. Markinatik abiatu eta Urregarai (704 m) mendia igoko dugu. Bedartzandi mendigunearen gailur bereizgarria, hura baino handixeagoa, Aulestiko haranen (Lea ibaiaren berezko arroa) eta Markina bailararen artean kokatua, Artibai ibaiaren arroan. Tontor harritsua da, eta gailurrean Santa Eufemia ermita dago.

Goiz buelta honek, gutxi gorabehera, 12 km eta 841 metroko desnibela ditu.

Animatu eta bi irteeratarako izena eman Indamendiko webgunean, goiko estankoan (943 86 03 57) edo whatsApp-ez (688 860 852) ostiral eguerdia baino lehen.

Irteerara hauetarako autobusa 7:30etan aterako da Patxita Etxezarretatik (kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa  helduentzat 7 € eta haurrentzat 5 € da.

Gogoratu, Indamendik antolatzen dituen irteeretara edonor etorri daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan.

 

El fin de semana realizaremos 2 salidas a pie. Una el sábado, 16 de marzo, a Aketegi (1551 m) y la otra el domingo, 17 de marzo, a Urregarai (704 m)

La Federación Vasca de Montaña ha impulsado la iniciativa para este sábado de subir a la cumbre más alta de cada provincia del País Vasco, a la que se sumará Indamendi M.B. Así, el 16 de marzo subiremos a la cumbre más alta de Gipuzkoa: Aketegi (1551 m).

Se trata de dos cumbres muy próximas a Aketegi, la cumbre de la sierra de Aizkorri. Llamamos vértice de Aketegi (1549 m) a la cota de la señal geodésica y a la cota oeste de Aketegi (1551 m), la más alta que se ha llamado Aitxuri.

Esta salida partirá de Otzaurte para llegar a Aketegi y aquí a las 12:00 haremos una foto de grupo. Después descenderemos por Urbia para terminar en Arantzazu. Se recomienda llevar comida.

Esta salida tiene 11 km y 813 metros de desnivel positivo.

En cambio, el domingo nos iremos a Bizkaia. Partiremos de Markina y ascenderemos el monte Urregarai (704 m).Cumbre característica del macizo de Bedartzandi, algo mayor que ésta, situada entre los valles de Aulesti (cuenca propia del río Lea) y el valle de Markina, en la cuenca del río Artibai. Es una cima rocosa y en la cima se encuentra la ermita de Santa Eufemia.

Esta salida tiene aproximadamente 12 km y 841 metros de desnivel.

Anímate y apúntate a las dos salidas mediante la web de Indamendi, el estanco de Arriba (943 86 03 57) o whatsApp (688 860 852) antes del mediodía del viernes.

La salida del autobús será a las 7:30 desde Patxita Etxezarreta (parada de Kantauri). El precio del autobús es de 7€ para los adultos y 5€ para los niños.

Recordad que a las salidas que organiza Indamendi pueden acudir todas las personas que quieran, sean o no socios del club.