Adi!

Urtarrilaren 29an, TOLOGORRI!

Kaixo mendizaleok.

Datorren igandean, urtarrilaren 29an, gure zeharkaldiaren muturretako bat egitera goaz. Sierra Salvada/Gorobel mendilerroan, UNGINO eta TOLOGORRI tontor entzutetsuetatik zehar doan ibilbidea egingo dugu. Madariako auzotik abiatuta, Unginoko begia, Iturrigorri iturria eta “Bidesidor Beltza” bezala ezaguna den bide zirarragarritik Lendoño Goikoaraino joango gara. Ibilbide ederra da, baina urruti dagoenez, goiz-buelta honetatik normalean baino beranduago helduko gara Zumaiara, 15:00 edo 15:15etarako alegia.

   Ibilbidea 12 kilometrotakoa da eta 785 metrotako desnibel metatua du. Animatzen zaretenok, izena gure webgunean eman dezakezue, edo nahiago izan ezkero, goiko estankoan (943860357). Autobusa Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako da, eta bere prezioa, 7€ helduentzat eta 5€ umeentzat izango da. Gogoratu gure irteeratan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkidea izatea, eta edonork izena eman dezakeela.

   Bertan ikusiko dugu elkar!

 

El próximo domingo, 29 de enero, vamos a hacer uno de los extremos de nuestra travesía. En Sierra Salvada/Gorobel, haremos la ruta que pasa por los conocidísimos UNGINO y TOLOGORRI. Partiendo del barrio de Madariaga iremos hasta Lendoño Goikoa, pasando por el “ojo de Ungino”, la fuente Iturrigorri y atravesando el impresionante sendero conocido como “la senda negra”. Es una ruta muy bonita, pero al estar tan alejada, de esta salida mañanera volveremos más tarde de lo normal, cerca de las 15:00 o 15:15.

La ruta es de 12 kilómetros y 785 metros de desnivel acumulado. Los que os animéis, podéis apuntaros en nuestra web, o si lo preferís, en el estanco de arriba (943860357). El autobús saldrá a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre, y su precio será, de 7€ para los adultos y 5 € para los niños. Recordad que para tomar parte en nuestras salidas no es necesario ser socio y puede apuntarse cualquier aficionado.

Animaros, que merece la pena!

Aloñamendi eta BUTREAITZ, urtarrilaren 15ean

Urte berri on mendizaleok.

Gabonak pasa dira, eta kirola egiten hasteko garaia etorri zaigu. Gure egutegiak ibilaldi aparta proposatzen digu horretarako. Datorren urtarrilaren 15ean, Aizkorri-Aratz parke naturalaren ipar-mendebaldera joango gara. Urteagaineko gainetik abiatuta, Aloñako mendialdea zeharkatuko dugu BUTREAITZ mendiraino. Butreaitz, Buetraitz edo Botreaitz bezala ezagutzen dan tontor hau, mendialdeko garaiena da 1320 metroekin. Hor hasten den bidezidorrak, hainbat tontorretatik jarraituko du Harriurdin/Biozkorma-raino, jarraian jaisten Arantzazun amaitzeko.

   Ibilbidea, goiz irteera izan arren, 13 kilometro eta 990 metrotako desnibel metatua ditu. Ibilbide ederra, Aizkorri-Aratz parke naturalaren zati ezezagun hau deskubritzeko. Animatzen zaretenok, izena eman dezakezue gure webgunean edo goiko estankoan(943860357) nahiago izan ezkero. Autobusa, oi bezala, Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako da, eta 7 euro helduentzat, eta 5 euro umeentzat balioko du. Gogoratu gure irteeratan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkidea izatea, eta edonork izena eman dezakeela.

   Bertan espero zaituztegu.

Han terminado las navidades, y es el momento de comenzar a hacer deporte. Para ello, nuestro calendario os propone un recorrido muy especial. El próximo 15 de enero, iremos al noroeste del parque natural Aizkorri-Aratz. Partiendo del alto de Urteagain, cruzaremos la sierra de Aloña hasta la cima de Butreaitz. Conocida como Butreaitz, Buetraitz o Botreaitz, con 1320 metros es la cima más alta de la sierra. El sendero que ahí comienza, nos lleva a través de varias cimas secundarias, hasta Harriurdin/Biozkorma, para terminar descendiendo en Arantzazu.

Esta salida mañanera, son 13 kilómetros de longitud con 990 metros de desnivel acumulado, y una buena oportunidad de descubrir esta parte desconocida del parque natural Aizkorri-Aratz. Los que os animéis podéis apuntaros en nuestra web, o si lo preferís en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. El autobús, como de costumbre, saldrá a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre, y costará 7 euros a los adultos y 5 euros a los niños. Recordad que para tomar parte en nuestras salidas no es necesario ser socio y puede apuntarse cualquier aficionado.

Os esperamos.

Oharrak: OTARRA – BAZKARIA – FEDERATZEKO

Kaixo mendizaleok.

Urte amaiera datorren neurrian, hainbat abisu emateko beharrean gaude.

 -Lehendabizikoa, denboraldi amaierako irteera-bazkariarekin laster datorkigula, eta interesatuak aurrez izena eman behar dutenez, egun horretarako xehetasunak azaltzera gatozkizue. Abenduaren 11en,

            EH_06 Barazar – ALTUNGANA – SAIBI – Urkiola ibilbidea egitera goaz,

eta jarraian Urkiola bertan, Basaguren jatetxean elkarrekin bazkalduko genuke. Ibilbideak 10 kilometro eta 550 metrotako desnibel metatua du, beraz, denontzat modukoa da. Ohi dugun bezala, aurrez egin behar da ordainketa eta horretarako elkarteko kontura:

            Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083

ingreso/transferentzi bat egin eta agiria guri helarazi (indamendi1@gmail.com) edo goiko estankoan utzi nahiago izan ezkero. Autobusa, gehi jatetxeko bazkaria 40€ balioko du bazkideentzat eta 50€ gainontzekoentzat, umeena berriz, 35€ balioko du. Animatu, ea urteari bukaera txukun bat ematen diogun elkarrekin.

 -Bestalde, gure Gabonetako Otarra prest dago, eta bere txartelak saltzeko boluntarioei deialdia luzatzen diegu. Herritarrek gure otarrari estimazio handia diote eta tradizio atsegina bezala dute, baina bati-bat, elkartearentzat zutoi ekonomiko garrantzitsua da. Salmentan parte hartzeko, webgunean edo esteka honetan apuntatu zaitezkete. Aurrez, mila esker parte hartzeagatik.

-Federatzeko garaiari hasiera eman diogu. Gure webgunean beharrezko dokumentuak eskura dituzue. Gogoratu, mendizalea bazara, federatuta egotea komeni zaizula. Beste zenbait abantailez aparte, edozein istriputan babestuta egongo zara. Aurten, FEDME estentsioari  buruz aldaketak daude.

URTEURREN ZORIONTSUA DENOI!

                         ———————————————-

Acercandonos al fin de año, nos vemos en la necesidad de daros varios avisos de interés:

– El primero, que faltan pocos días para la salida con comida que hacemos tradicionalmente para finalizar la temporada. Para ese día hay que apuntarse previamente, y las características de la que haremos el 11 de diciembre son:
   EH_06 Barazar – ALTUNGANA – SAIBI – Urkiola,
a continuación comeríamos juntos en el restaurante Basaguren, en el mismo Urkiola. El recorrido tiene un desnivel acumulado de 10 kilómetros y 550 metros, por lo que es apto para todos. Como viene siendo habitual, el pago debe realizarse con antelación y para ello debéis hacer un ingreso/transferencia en:
Caja Laboral ES27 3035 0037 44 0370007083
y mandar el recibo a nuestro correo electrónico (indamendi1@gmail.com) o dejarlo en el estanco de arriba. El autobús, más la comida en el restaurante costará 40 €para los socios y 50 € al resto, mientras que a los niños costará 35 €.

Anímate y juntos daremos un buen final a la temporada.

– Por otro lado, nuestra Cesta de Navidad ya está lista, y hacemos un llamamiento a los voluntarios dispuestos a vender sus boletos. Los Zumaiarras aprecian mucho nuestra cesta y es ya una tradición en la localidad, pero para el club, es uno de los pilares económicos en el que se sustenta. Para participar en la venta podéis apuntaros en la web o en el siguiente enlace. Gracias de antemano por participar.

– Hemos dado comienzo a proceso de realización de licencias federativas. En nuestra web tenéis a vuestra disposición los documentos necesarios. Recuerda que si eres montañero te conviene estar federado. Aparte de otras ventajas, estarás protegido en cualquier accidente. Este año hay novedades sobre la extensión FEDME.
  ¡FELIZ ANIVERSARIO A TODOS!

2022/11/20an ARTXUETAtik Iribasera zeharkaldia egingo dugu!

Kaixo mendizaleok.

Oraingoan gure Euskal Herriaren zeharkaldia jarraituz, Aralarreko ekialdera goaz. Guardetxeko aparkalekutik abiatuta, lehenbizi ARTXUETAra igoko gara, jarraian Iribaseraino ibilbide luze batetan, pagoz jositako basoak, Ata bailarako larreak eta Aitzarrateta iturburua ikusteko. Paisai aldakor hau, Aralarren alde berdea ezagutzeko aukera paregabe bat da. Goiz buelta izan arren, 14 kilometrotako luzera du eta 500 metrotako desnibel metatua. Luzea da beraz, baina edozein mendizaleentzako egokia, bide gozoa baitu, orbela eta belardiz hornituta.

  Animatu zaitezte eta izena eman ezazue goiko estankoan (943860357), edo gure webgunean nahiago izan ezkero, ostiral eguerdia baino lehenago. Autobusa, oi bezala, Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako da, eta 7euro helduentzat, eta 5 euro umeentzat balioko du. Gogoratu gure irteeratan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkidea izatea, eta edonork izena eman dezakeela.

   Bertan espero zaituztegu.

 

Esta vez, continuando con nuestra travesía por Euskal Herria, vamos al este de Aralar. Partiendo del parking de guardetxe, en primer lugar ascenderemos a ARTXUETA , para a continuación en una larga travesía hasta Iribas, ver bosques plagados de hayas, los prados del valle de Ata y el nacedero de Aitzarrateta. En este paisaje cambiante, tendremos una buena oportunidad para conocer el Aralar verde. Aunque esta salida es mañanera, tiene una longitud de 14 kilómetros y 500 metros de desnivel. Por tanto, es larga, pero adecuada para todo tipo de mendizales, ya que es un camino herboso muy cómodo, plagado de hojarasca otoñal.

Animaros y apuntaros en el estanco de arriba, o si lo preferís en nuestra web, antes del mediodía del viernes. El autobús, como de costumbre, saldrá a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre, y costará 7 euros a los adultos y 5 euros a los niños. Recordad que para tomar parte en nuestras salidas no es necesario ser socio y puede apuntarse cualquier aficionado.

Os esperamos.

Azaroaren 6an, MURUGAINera goaz!

Kaixo mendizaleok.

Ordu aldaketaren ondoren, goiz bueltak egiten hasiko gara. Lehenbizikoa, datorren igandean azaroaren 6an, MURUGAINera izango da. Arrasate ondoko mendi honetan, kondairak dioenez, herensuge bat bizi izan zen, eta beragatik omen datorkio Mondragon izena, “monte de dragon”-etik alegia. Guk ibilbidea Garagartza auzoan hasiko dugu, eta MURUGAINez gain Asentsiomendi mendia gaindituko dugu Apotzaga auzoan amaitzeko.

  Guztira 12 kilometro eta 770 metrotako desnibel metatua izango dira, beraz, zailtasun teknikorik ez duenez, mendizale maila  guztiei zuzendutako txangoa da, baita ere umeentzat.

  Animatu zaitezte eta izena eman ezazue goiko estankoan (943860357) edo gure webgunean ostiral eguerdia baino lehenago. Autobusa, oi bezala, Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako da, eta 7 euro helduentzat, eta 5 euro umeentzat balioko du. Gogoratu gure irteeratan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkidea izatea, eta edonork izena eman dezakeela.

   Bertan espero zaituztegu.

 

Tras el cambio horario, comenzamos con las salidas de medio día. Para empezar, el próximo domingo 6 de noviembre, vamos a MURUGAIN. Esta cima cercana a Arrasate, según cuenta la leyenda, es el monte donde se alojaba un dragón, y se cree que de ahí le vendría el nombre a Mondragón, o sea, “monte de dragón”. Nuestro recorrido empieza en el barrio Garagartza, y tras subir a Murugain, ascenderemos Asentsiomendi para finalizar en el barrio de Apotzaga.

Son 12 kilómetros y 770 metros de desnivel acumulado. Teniendo en cuenta que no posee exigencias técnicas, esta salida es apropiada para todo tipo de montañeros, incluidos los niños.

Animaros y apuntaros en el estanco de arriba (943860357) o en nuestra web antes del mediodía del viernes. El autobús, como de costumbre, saldrá a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre, y costará 7 euros a los adultos y 5 euros a los niños. Recordad que para tomar parte en nuestras salidas no es necesario ser socio y puede apuntarse cualquier aficionado.

Os esperamos.

Urriaren 16an BURBONAra goaz! (data berria)

Kaixo mendizaleok.

Aldundiak, eskolarteko FINALISTA EGUNA datorren urriaren 23an antolatu du. Bertara joateko aukera ez galtzeko, egun berdinean egin behar genuen irteera, aurreratzea erabaki dugu. Beraz, datorren igandean, urriaren 16an, gure BURBONArako irteera luzatzen dizuegu.

  Izarratik abiatuta, hostozabalez estalita dagoen 19 kilometrotako ibilaldi eder bat da eskaintzen dizueguna. Bertan ditugu Basaudeko basoa eta bere ur-jauziak, eta garrantzitsuena, BURBONAko pagadia. Bidezidorretatik batzuetan eta biderik gabe bestetan ekosistema eder hau zeharkatuko dugu Gorbeialdeko parketxeraino. Bertan ditugun tontorrak apalak dira, baina ala ere, BURBONA dugu 934 metroekin eta “100 mendi”ko ekimenerako baliagarria dena. Ibilbide honek 19 kilometrotan 700 metrotako desnibel metatua du, eta basoan zehar biderik gabe joateak duen esfortzu gehigarria.

  Animatu aurtengo azken egun-osoko irteera honetara. Gogoratu eguraldiak laguntzen badu, jatordua bidean egiteko soinean eramatea komeni dela. Animatzen zaretenok, goiko estankoan (943860357) edo gure webgunean izena eman dezakezue ostiral eguerdia baino lehenago. Autobusa, oi bezala, Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako da, eta 13 euro helduentzat, eta 7 euro umeentzat balioko du. Gogoratu gure irteeratan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkidea izatea, eta edonork izena eman dezakeela.

   Bertan espero zaituztegu.

 

La diputación, ha organizado el 23 de octubre la fiesta interescolar FINALISTA EGUNA. Para no perder la oportunidad de asistir, hemos adelantado la salida que ívamos a hacer el mismo día. Por tanto, el próximo domingo 16 de octubre, os ofrecemos la salida a BURBONA.

Saliendo de Izarra, os proponemos un bonito recorrido de 19 kilómetros, todos ellos cubiertos de frondosas. En el tenemos el bosque de Basaude y sus cascadas, y sobre todo, el hayedo de BURBONA. A veces en senderos y otras veces campo a través, recorreremos este precioso ecosistema hasta el parketxe de Gorbeialde. Las cimas son modestas, pero no obstante, tenemos BURBONA con 934 metros, válido para el reto de los 100 montes. Este recorrido tiene 19 kilómetros, 700 metros de desnivel acumulado, y el esfuerzo añadido de caminar sin sendero campo a través.

Animaros a la última salida de día completo de este año, y recordad que si el tiempo acompaña, es conveniente llevar el almuerzo en la mochila para poder comerlo en ruta. Los que os animéis, podéis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) o en nuestra web. El autobús, como de costumbre, saldrá a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre, y costará 13 euros a los adultos y 7 euros a los niños. Recordad que para tomar parte en nuestras salidas no es necesario ser socio y puede apuntarse cualquier aficionado.

Os esperamos.

Urriaren 9an, AIZKORRIra goaz!

Kaixo mendizaleok.

Euskal Herria zeharkatzen jarraituz, AIZKORRIra joateko momentua heldu zaigu. Datorren igandean, urriaren 9an, AIZKORRIren bi aldeak ezagutzeko aukera eskaintzen dizuegu. Arantzazutik irten, Urbia zeharkatu, AIZKORRIren maldak igo, arabarren bidetik jaitsi, San Adrianeko ermita ikusi eta bertako pasalekutik pasako gara Otzaurteko bentan amaitzeko. Beraz, inguru honen ikuspegi zabala edukitzeko aukera paregabea eskaintzen dizuegu.

  Ibilbideak 18 kilometro eta 1025 metrotako desnibel metatua du. Egun osokoa izango da eta eguraldiak laguntzen badu bidean zehar egingo dugu jatordua. Animatu zaitezte eta izena eman ezazue goiko estankoan (943860357) edo –hemen klik eginda-  ostiral eguerdia baino lehenago. Autobusa, oi bezala, Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako da, eta 13 euro helduentzat, eta 7 euro umeentzat balioko du. Gogoratu gure irteeratan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkidea izatea, eta edonork izena eman dezakeela.

   Bertan espero zaituztegu.

 

Continuando con la travesía que atraviesa Euskal Herria, ha llegado el momento de ir a AIZKORRI. El próximo domingo, 9 de octubre, os proponemos conocer ambos lados del AIZKORRI. Partiremos de Arantzazu, atravesaremos Urbia, ascenderemos las cuestas de AIZKORRi, descenderemos por el camino alavés, visitaremos la ermita de san Adrián y atravesaremos su túnel para descender a la venta de Otzaurte. Por tanto, os ofrecemos una oportunidad perfecta para tener una visión amplia de esta zona.

  El recorrido consta de 18 kilómetros de longitud y 1025 metros de desnivel acumulado. Será una salida de día completo, y si el tiempo lo permite, podremos almorzar durante el trayecto. Animaros y apuntaros en el estanco de arriba (943860357) o –haciendo klik aquí- antes del mediodía del viernes. El autobús, como de costumbre, saldrá a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre, y costará 13 euros a los adultos y 7 euros a los niños. Recordad que para tomar parte en nuestras salidas no es necesario ser socio y puede apuntarse cualquier aficionado.

Os esperamos.

 

Irailaren 25ean, NERBIOIko iturburura goaz!

Kaixo mendizaleok.

Datorren igandean, irailaren 25ean, “Euskal Herria – Aldenik alde” zeharkatzen jarraitzeko beste etapa bati aurre egitera goaz, EH-03 bezala azaltzen dena alegia. Delika Orduñako auzotik abiatuta, Nerbioi ibaiaren iturburuak sortutako zirkuari bira emango diogu. Bagate menditik, Nerbioiko ur-jauziraino goikaldeko erlaitzetatik doan bidetik ibiliko gara, Orduñako bailararen eta Sierra Salvada-Gorobeleko tontor ezagunen ikuspegi zabala gure eskuinaldean dugula. Ur-jauzia, oi denez, lehortuta egongo da, elurte haundiak urtzerakoan bakarrik edukitzen bait du emaria. Baina ala ere, bere 220 metro eta Europako bigarrena bezala sailkatuta izanak, bisitatxo bat merezi duela deritzogu. Gure ibilbideak, mendialde honetako hegoaldeko lautadatik, Izarrako herriraino eramango gaitu. Baina nola ez, bidean ESTUÑAGA-ALTO DEL CORRAL (841m) tontor apala gainditu eta gero.

Ibilbidea 17 kilometro eta 700 metrotako desnibel metatua du, eta bertara joateko, goiko estankoan (943860357) edo gure webgunean izena eman besterik ez duzue egin behar. Autobusa, oi bezala, Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako da, eta 13 euro helduentzat, eta 7 euro umeentzat balioko du. Gogoratu gure irteeratan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkidea izatea, eta edonork izena eman dezakeela.

   Bertan espero zaituztegu.

 

El próximo domingo, 25 de septiembre, vamos a realizar otra etapa de nuestra travesía EUSKAL HERRIA – Aldenik alde., la clasificada como EH-03.  Partiendo del concejo de Orduña llamado Delika, rodearemos el circo creado por el Nervión en torno a su nacedero. Caminaremos junto a la cornisa que va desde el monte Bagate hasta el Salto del Nervión, con incomparables vistas a la derecha del valle de Urduña y de las conocidas cimas de “Sierra Salvada-Gorobel”. La cascada, como es habitual, no emanará agua, puesto que solo lo hace en época de deshielo tras grandes nevadas. Pero aún así, creemos que bien merece una visita la segunda cascada  más alta de Europa con sus 220 metros de desnivel. Nuestra propuesta, continua por las llanuras al sur de esta sierra hasta la localidad de Izarra. Pero claro está, tras superar en el camino la discreta cima ESTUÑAGA-ALTO DEL CORRAL (841m).

El recorrido consta de 17 kilómetros y 700 metros de desnivel acumulado, y para participar en ella, solo debéis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) o en nuestra web. El autobús, como de costumbre, saldrá a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre, y costará 13 euros a los adultos y 7 euros a los niños. Recordad que para tomar parte en nuestras salidas no es necesario ser socio y puede apuntarse cualquier aficionado.

Os esperamos.

 

Irailaren 10ean, LARUNBATA! Sierra Salvada/Gorosbel-era goaz

Kaixo mendizaleok.

Ikasturtearekin batera, gure mendi egutegiarekin jarraitzeko garaia heldu zaigu. Datorren irteera, arraunketaren festarekin uztartzeko, irailaren 10ean izango da, larunbatean alegia. Irteera honetan, Sierra Salvada/Gorosbel mendialdera goaz. Urduñako inguruetatik abiatuta, lehenbizi TXARLAZO (933m) mendira zuzenduko gara, Urduñako bailara ikusteko balkoirik onenera hain zuzen. Dena den, tontor hau, bertan 1903tik aurrera dagoen eraikuntza erlijiosoagatik da ezaguna, 25 metrotako monumentua “Antigua” amabirjinaren omenez bait dago bertan. Hortik ekialderantz Angoño menditik pasako gara eta Fraileburu deitzen den haitz bitxiaren ondotik. Azken hau, Euskal-Herriko eskaladaren aitzindaritzat dute, 1924an gainditzea lortu zenetik. Guk, SANTIAGO (944m) mendiraino jarraituko dugu, puntu horretan beherantz joanda, Delika auzoan amaitzeko.

  Animatu, eta egin itzazue gurekin 17 kilometro hauek, merezi dute ta. Desnibel metatua 720 metrokoa denez, jende guztiarentzat egokia dela deritzogu. Egun osoko txangoa izango da, eta eguraldiak laguntzen badu, jatordua bidean egiteko soinean eramatea komeni da. Animatzen zaretenok, goiko estankoan (943860357) edo gure webgunean izena eman dezakezue. Autobusa, oi bezala, Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako da, eta 13 euro helduentzat, eta 7 euro umeentzat balioko du. Gogoratu gure irteeratan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkidea izatea, eta edonorrek izena eman dezakela.

   Bertan espero zaituztegu.

 

Junto con el curso académico, ha llegado el momento de continuar con nuestro calendario montañero.  La próxima salida, será el 10 de septiembre, sábado, para compatibilizarla con la fiesta del remo del domingo. En esta salida iremos a Sierra Salvada/Gorosbel. Partiendo de los alrededores de Orduña, nos dirigiremos en primer lugar hacia TXARLAZO (933m). Esta cima además de ser el mejor mirador del valle, es conocida por la construcción religiosa que posee. Concretamente, un monumento de 25 metros en honor a la virgen de “La Antigua”.  Continuando hacia el este, pasaremos por Angoño y junto a la peculiar formación rocosa “Fraileburu”, la cual tras ser ascendida en 1924, es considerada la cuna de la escalada en Euskal Herria. Continuaremos hasta la cima de SANTIAGO, punto en el cual comenzaremos el descenso hacia el concejo de Delika.

Animaros y venid con nosotros en estos 17 kilómetros y 720 metros de desnivel acumulado. Es una salida de día completo, y si el tiempo acompaña, es conveniente llevar el almuerzo en la mochila para poder comerlo en ruta. Los que os animéis, podéis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) o en nuestra web. El autobús, como de costumbre, saldrá a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre, y costará 13 euros a los adultos y 7 euros a los niños. Recordad que para tomar parte en nuestras salidas no es necesario ser socio y puede apuntarse cualquier aficionado.

Os esperamos.

IRTEERA BEREZIA: Hiru Erregeen Mahaiara, iraileko 5-6an

BETETA DAGO / ESTÁ COMPLETA

Ez egin ingresorik, ez bait dago gehiagorentzat lekurik.

No hagais más ingresos, puesto que no hay más plazas.

 

Kaixo mendizaleok.
Gure egutegiarekin jarraitu aurretik, ekainean egin gabe utzi genuen irteera bat berrezkuratzea proposatu nahi dizuegu, HIRU ERREGEEN MAHAIAra hain zuzen. Bere garaian ekaitz elektrikoaren meatsuak ibilaldia zapuztu zigun, baina oraingoan eguraldi hobearen esperantzan, helburua betetzera goaz. Iraileko 5ean arratsaldeko 16:00etan Zumaiatik aterata, Belaguako aterpetxean gaua egingo genuke. Horrela, Iraileko 6an Elkanoren erronka ospatzen den egunean, guk geure erronka berezia egingo dugu. Belaguatik abiatuta Hiru erregeen Mahaiara joan eta gero Linzako aterpetxera jeitsi, bertara daramaten bi bide ezagunenak egun berdinean eginez. Ala ere, HIRU ERREGEEN MAHAIAra igotzea prestatua egotea eskatzen duen erronka da. Bide harritsua, trepada arin bat, 21 kilometrotako luzera eta 1300 metrotako desnibel metatua duen ibilbidea bait da.
  Animatzen zaretenok, 65 eurotako ingresoa egin behar duzue bazkideak bazerate, eta ez izan ezkero 85 eurokoa. Prezio horretan autobusaren joan-etorria eta aterpetxea mantenu erdian(afaria eta gosaria) barne daude. Ibilbidean zehar edo amaierako mokaduak norberan esku gelditzen dira. Leku mugatua dugunez, transferentzia egiten den neurrian lehentasuna edukiko da, eta betetakoan kanpoan gelditu direnei dirua itzuliko zaie.

Bertan ikusiko dugu elkar.

elkarteko kontua: Euskadiko Kutxa ES27 XXXXXXXXXXXX


Antes de continuar con nuestro calendario, queremos proponeros recuperar una salida de junio que no pudimos completar, concretamente la de la MESA DE LOS TRES REYES. En su momento no se pudo realizar por riesgo de tormenta eléctrica, ahora con mejores previsiones, volveremos para superar el reto. Saldremos de Zumaia el 5 de septiembre a las 16:00, para alojarnos en el refugio de Belagua. De esa forma, el 6 de septiembre, día de celebración de la proeza de Elkano, haremos nuestro reto particular. Partiendo de Belagua iremos a LA MESA DE LOS TRES REYES, para finalizar bajando a Linza. De esa forma, disfrutaremos de los dos accesos más conocidos, en un mismo día. Para enfrentarse a LA MESA DE LOS TRES REYES hemos de ir preparados, no en vano, es un sendero pedregoso, con una ligera trepada, 21 kilómetros de longitud y 1300 metros de desnivel acumulado.
Los que os animéis, debeis hacer un ingreso de 65 euros en el caso de ser socios y de 85 euros si no lo sois. En ese precio van incluidos los viajes de autobús y el alojamiento en régimen de media pensión(cena y desayuno). La comida necesaria durante la caminata o al finalizarla, será responsabilidad de cada uno. Como las plazas son limitadas, la preferencia será según el orden de las transferencias bancarias, y a los que se queden sin plaza se les devolverá el ingreso.

Os esperamos!

Older posts «