Datorren larunbatean, irailaren 28an, bailarako usadioari jarraituz eta Eskola kirolak sustatuz, HERNIOra joango gara. Errezil gainetik (Trintxeratik) abiatu, Herniora igo, Zelatunetik pasa eta Andazarraten amaituko dugu. Guztira 11 kilometro eta 600 metrotako desnibela duen ibilbide polita eta pertsona guztientzat egokia da.
Haurrak eskolan apuntatzeko aukera dute, gelan tutoreari esanda, eta hauek lehentasuna izango badute ere, autobusa Indamendi MBk antolatzen duenez edonor joan daiteke eserlekuak bete arte.
Animatu eta izena eman Indamendiko webgunean edo whatsApp-ez (688 860 852) ostiral eguerdia baino lehen.
Irteerarako autobusa 8:00etan aterako da Patxita Etxezarretatik (kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 7 € eta haurrentzat 5 € da.
Anímate y apúntate a la salida mediante la web de Indamendi o whatsApp (688 860 852) antes del mediodía del viernes.
La salida del autobús será a las 8:00 desde Patxita Etxezarreta (parada de Kantauri). El precio del autobús es de 7 € para los adultos y 5 € para los niños.