Oharra!

abenduaren 12an, DENBORALDIKO AZKEN IRTEERA BAZKARIAKIN

ÚLTIMA SALIDA DE LA TEMPORADA CON ALMUERZO, el 12 de diciembre

abenduak 12, DENBORALDIKO AZKEN IRTEERA BAZKARIAKIN

Kaixo mendizaleok.

2021a agurtu haurretik, egutegiko azken irteera gelditzen zaigu. PEÑA DEL CASTILLOra joango gara, gero Biasterin, lagun arteko bazkari batekin, denboraldiari amaiera emateko. Aukeratu dugun mendia Toloñoko mendikatean kokatuta dago eta inguruko berezienetakoa da. Ikusi besterik ez dago igoerako pagadi ederra, kaskoaren itxura zorrotza, eta nola ez, argi-indar zutoi bat dirudien gurutze erraldoia. Errioxari begiratzeko balkoi paregabe honetatik, errez aurkituko dugu Biasteri, egun horretarako bazkaltzeko topagunea.

Denek egiteko moduko ibilaldi honek, 14 kilometro eta 680 metrotako desnibel metatua ditu. Animatzen zaretenok izena emateko, elkarteko kontuan 40€ bazkide helduak, 45€ bazkide ez direnek eta umeek 30€ ordaindu behar duzue. Ordainagiria goiko estankoan utzi dezakezue edo email bitartez guri helarazi (indamendi1@gmail.com). Prezio horretan jatetxea eta autobusa barne daude. Izena emateko epea abenduak 7an itxiko dugu, beraz, ez utzi azken egunerako lekurik gabe ez zaitezen gelditu.

Euskadiko Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083

Animo eta bertan ikusiko dugu elkar.

 

Antes de terminar el 2021, nos queda la última salida de nuestro calendario. Iremos a PEÑA DEL CASTILLO, y a continuación, en Laguardia celebraremos una comida como colofón a la temporada. La montaña elegida está en la sierra de Toloño(Cantabria) y es una de las mas especiales de la zona. Por un lado por el precioso hayedo de la subida, por otro, por la imagen rocosa de la cima, y como no, por la monumental cruz cuya construcción recuerda a un enorme poste de alta tensión. Desde allí, disfrutaremos de una visión privilegiada de La Rioja y de Laguardia, donde nos reuniremos para la comida.

Esta excursión accesible a todo el mundo, posee 14 kilómetros y 680 metros de desnivel acumulado. Para apuntaros, debéis hacer un ingreso en la cuenta del club de 40€ los socios adultos, 45€ los no socios y 30€ los niños. No olvidéis entregar el justificante en el estanco de arriba o hacernoslo llegar a nuestro correo(indamendi1@gmail.com). En esa cantidad están incluidos el autobús y el restaurante. El plazo de inscripción termina el 7 de diciembre, por tanto, no lo dejéis para el final no sea que os quedéis sin sitio.

Laboral Kutxa ES27 3035 0037 44 0370007083

Ánimo, allí nos vemos.

Azaroak 21, JAIZKIBEL

Kaixo mendizaleok.

2018an Jaizkibeleko itsaslabarretatik ibilaldia eskaini genizuen arrakasta haundiz, oraingoan berriz, goikaldeko bidea proposatzen dizuegu. JAIZKIBEL aldenik alde zeharkatzea, Pasaiatik abiatuta, Guadalupeko ermitaraino. Bide honi, “Jaizkibeleko dorreen bidea” deitzen zaio bertan Karlisten azken gudan egindako bost dorre daudelako. Dorrez-dorre goazela Pasaialdea, Lapurdi, Aiako Harria eta nola ez, kantauri itsasorantz ikuspegi zabala izango dugu aldi oro.

Goiz buelta honetan, 13 kilometro eta 630 metrotako desnibel metatua egingo dugu. Animatzen zaretenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan(943860357). Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako den autobusak, ohiko prezioak izango ditu, 7€ helduak eta 5€ umeentzako. 

Animatu merezi du ta!

 

En 2018 hicimos, con gran éxito, la ruta de los acantilados de Jaizkibel, esta vez, en cambio, os proponemos el camino que transita por la cima. Cruzaremos JAIZKIBEL de extremo a extremo, partiendo de Pasaia, hasta la ermita de Guadalupe. La ruta denominada  “de los torreones de Jaizkibel” recibe su nombre de los 5 torreones construidos en la última guerra carlista, desde los cuales contemplaremos Pasaialdea, Lapurdi, Aiako Harria y como no, el Cantábrico en amplia panorámica.

En esta salida de medio día recorreremos 13 kilómetros y 630 metros de desnivel acumulado. Los que os animéis debéis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. El autobús saldrá a la hora de costumbre, las 7:30 y su precio será de 7€ los adultos y 5€ los niños.

Animaros que merece la pena!

ILLUNTZAR-GALARREGI, azaroak 7

Kaixo mendizaleok.

Goiz bueltekin jarraituz, aspaldiko partez, Bizkaiara goaz. Leako bailaran altxatzen den ILLUNTZAR mendira ain zuzen. Bere 726 metroekin ondoko BEDARTZANDI eta URREGARAI entzutetsuak gainditzen ditu, eta bere apaltasunean, OIZen atzetik inguruko garaiena da. Nabarnizetik abiatuta GALARREGI tontorrera joango gara lehenbizi. Bertan egongo dira eguneko pinadi bakarrak. Illuntzarreko maldatan, belardiak bai dira nagusi. Horrek, itsasorantz panoramika zabala eskaintzen digu, eta baita ere, egoalderantz bailarako gainontzeko mendiena ere.

Ibilbideak 12 kilometro ditu eta 630 metrotako desnibel metatua. Bizkaia ezagutzeko aukera honetan lagundu nahi gaituzuenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan(943860357). Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako den autobusak, ohiko prezioak izango ditu, 7€ helduak eta 5€ umeentzako. 

Bertan ikusiko dugu elkar!

 

Continuando con las salidas mañaneras, volveremos a visitar Bizkaia.  Concretamente a ILLUNTZAR en el valle de Lea. Con solo 726 metros supera en altitud a las conocidas URREGARAI y BEDARTZANDI, siendo la cima más alta de la zona tras OIZ. Saliendo de Nabarniz subiremos a GALARREGI en primer lugar. Allí se encuentran los únicos pinares de la jornada, puesto que, en las rampas a ILLUNTZAR predomina el suelo herboso. Eso facilita una amplia panorámica hacia el mar y la vista del resto de cimas del valle.

El recorrido consta de 12 kilómetros y 630 metros de desnivel acumulado. Los que querais descubrir Bizkaia con nosotros en esta salida, debéis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. El autobús saldrá a la hora de costumbre, las 7:30 y su precio será de 7€ los adultos y 5€ los niños.

Animaros que merece la pena!

Urriko 17an, BERIAIN!

Kaixo mendizaleok.

Datorren igandean BERIAINera goaz, aspalditik jendeak eskatzen digun irteera klasikoa. Sakanatik begiratuta bere 1493 metroak itxura izugarria erakutzi arren, benetan besteengandik bereizten duena, bere 900 metrotako desnibela da. Behin hori gaindituta, aurrez aurre, gain lau eta bitxiez ornitutako ingurua dugu. Amildegira ikuspegiak, tontorreko gurutzea, cromlechak eta nola ez, San Donatoren ermita. Itzultzea merezi duen leku paregabea da.

            Unanuatik abiatuta, 10 kilometro eta 900 metrotako desnibel metatua duen ibilbideak, Uharte Arakileraino eramango gaitu. Goiz buelta honetara animatzen zaretenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan(943860357). Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako den autobusak, ohiko prezioak izango ditu, 7€ helduak eta 5€ umeentzako.  Gogoratu babes neurriak betetzen jarraitu behar dugula eta musukoa jantzita ekarri behar dela.

            Animatu zaitezte, merezi du eta!

El próximo domingo vamos a BERIAIN, esa ascensión clasica que tantas veces nos demandan. Su imagen desde Sakana es impresionante, pero lo que la hace especial con respecto a otras cimas es el desnivel de 900 metros que posee. Una vez superado, nos encontramos con una planicie repleta de pequeñas joyas. Precipicios interminables, la cruz de la cima, cromlechs y como no, la ermita de San Donato. Un sitio al que bien merece volver.

Saliendo de Unanua, el recorrido de 10 kilometros y 900 metros de desnibel nos llevará hasta Uharte Arakil. Los que os animeis a esta salida de medio dia, debéis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. El autobús saldrá a la hora de costumbre, las 7:30 y su precio será de 7€ los adultos y 5€ los niños. Recordad que tenemos que mantener las medidas de prevención y que debeis poneros una mascarilla.

Nos vemos en el monte!

Iraileko 26an MANDOEGI-UREPEL!

Kaixo mendizaleok.

Egutegiari jarraituz, datorren igandean, iraileko 26an, berriro Nafarroara goaz. Oraingoan, Adarra-Mandoegi mendilerroaren zati Nafarra egingo degu. Arano herritik abiatuta, Gipuzkoa eta Nafarroaren arteko mugatik, MANDOEGIrantz(1046m) joko dugu. Elemento megalitikoz josita dagoen inguru hau, Goizuetako goikaldetik doa hainbat lepotatik pasatuta UREPELraino(1059m). Paradojikoki mendilerroari MANDOEGIk izena eman arren, gutxigatik bada ere, UREPEL da garaiena. Hortik aurrera Leitzara heldu arte, basoz eta baserri giroz jantzitako bidea dugu Aramiko lepotik zehar.

                Guztira 19 kilometro eta 967 metrotako desnivel metatua dugu aurrean. Lasai hartzeko modukoa denez, bidean jatordua egiteko prestatuta joatea gomendatzen zaituztegu. Animatzen zaretenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan(943860357). Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako den autobusak, ohiko prezioak izango ditu, 13€ helduak eta 7€ umeentzako.  Gogoratu babes neurriak betetzen jarraitu behar dugula eta musukoa jantzita ekarri behar dela.

      Bertan ikusiko dugu elkar!

 

 

Siguiendo con el calendario, el próximo 26 de septiembre, volveremos a Nafarroa. Esta vez, a realizar el tramo navarro de la sierra Adarra-Mandoegui. Saldremos de Arano, para transitar sobre los límites de Navarra-Guipuzcoa dirección MANDOEGI(1046m). Esta zona alta de Goizueta repleta de restos megalíticos nos llevará a UREPEL tras atravesar varios collados. Paradojicamente MANDOEGI da nombre a la zona aunque UREPEL la supera en altura y belleza.

Son 19 kilometros y 967 metros de desnivel acumulado. Por  su longitud, os aconsejamos llevar el almuerzo preparado para el camino en la mochila. Los que os animéis debéis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. El autobús saldrá a la hora de costumbre, las 7:30 y su precio será de 13€ los adultos y 7€ los niños. Recordad que tenemos que mantener las medidas de prevención y que debeís poneros una mascarilla.

Animaros que merece la pena!

Pilarko zubia, ORDESA-GAVARNIE

ORDESA

Pilarko zubia datorkigu eta aprobetxatzeko ORDESA-GAVARNIEra txango bat eskaintzen dizuegu. Piriniotako altxor hau, bera bakarrik nahiko ederra izan arren, inguruan ere badu zer ikusirik. Horietako irteera sorta bat egingo dugu, urriko 9ean larunbatean hasita. Peña Oroel, Ordiso, Otal, Ordesako “cola caballora”, eta eguraldiak laguntzen badu, Bujaruelo-Gavarnie irteerak egingo genituzke. Lau egunetan, autobusa, hiru gau Bujarueloko errefugioan mantenu erdian, 225 eurotan duzue eskura bazkideak zaretenok eta gainontzekuentzat 275 eurotan.

BUJARUELO

Animatzen zaretenok elkarteko kontu korrontean ingresoa egin behar dezue, eta ordaiagiria goiko estankoan utzi edo guregana helarazi.  Plaza mugatuak ditugulako, ingresoaren ordenaren arabera izendatuko ditugu. Gogoratu irteera berezi hauetan parte hartzeko ezinbeztekoa dela federatuta egotea edo seguru partikularra edukitzea. Izena emateko epea urriko 4arte irekita egongo da.

Animatu zaitezte, merezi du eta! 

 

 

Ingresoa egiteko kontua ES27 3035 0037 44 0370007083 (Euskadiko Kutxa)

 

ORDISORA BIDEA

Esta al llegar el puente del pilar, y para aprovecharlo os ofrecemos una salida a ORDESA-GAVARNIE. Esta joya del pirineo, aun siendo ella sola suficientemente hermosa, hay mucho que ver en sus alrededores. Visitaremos Peña Oroel, Ordiso, Otal, la cola caballo de Ordesa y la travesia Bujaruelo-Gavarnie si el tiempo lo permite. Saliendo el sábado 9 de octubre nuestra propuesta consta de cuatro días con traslados en autobús, tres noches en el refugio de Bujaruelo en media pensión,  por 225 euros para los socios y al resto por 275 euros.

Los que os animeis debeis hacer el ingreso en la cuenta corriente del club, y entregar el resguardo en el estanco de arriba ó hacernoslo llegar. Las plazas son  limitadas, las adjudicaremos segun el orden de los ingresos. Recordar que en estas salidas especiales es imprescindible estar federado o tener un seguro particular. El plazo de inscripción estará abierto hasta el 4 de octubre.

Animaros que merece la pena!.

GAVARNIE

Irailak 11, larunbata BAZTANERA GOAZ!

Kaixo mendizaleok.

Ikasturtearen hasierakin rutina datorkigu, eta bertan ez erortzeko gure irteeren eskaintzekin gatozkizue. Baztanaldera egun osoko irteera bat egingo dugu. Oraingoan , irailak 11 larunbatean izango da, igandeko arraunketari txanda emateko.  Aldude(Nafarroa Beherea) herritik abiatuta, ARGAÑETAtik(1004m) lehenbizi eta HAUZAra(1304m) ondoren, estatuen mugetatik egingo dugu zeharkaldia. Baztan eta Iparraldeko ikuspegi zabala eskaintzeaz gain, inguruan larreak eta tontor harritsuak ditugu, batez ere Hauza bera.  Beherako bidean Xorroxineko ur-hauzia dago, Baztan/Bidasoa ibaiaren jaiotza. Eta ibilbidea Erratsun amaituko genuke.

            Guztira 18 kilometrotako ibilbidea da eta 1069 metrotako desnibel metatua. Eguraldiak laguntzen badu, mendian bazkalduko genuke, beraz, gogoratu janaria motxilan sartzea. Animatzen zaretenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan(943860357). Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako den autobusak, ohiko prezioak izango ditu, 13€ helduak eta 7€ umeentzako.  Gogoratu babes neurriak betetzen jarraitu behar dugula eta musukoa jantzita ekarri behar dela.

      Bertan ikusiko dugu elkar!

 

 

Con el comienzo del curso vuelve la rutina, y para no caer en ella, os ofrecemos nuestras salidas montañeras. Vamos a Baztán en una salida de día completo. Esta vez el sábado 11 de septiembre, para dar paso al remo el domingo. Partiendo de Aldude en Nafarroa Beherea, por ARGAÑETA(1004m) en primer lugar y a continuación  por HAUZA(1304m), iremos en  travesía por los límites fronterizos de los estados. Este camino además de ofrecer amplias vistas tanto de Baztán como de Iparralde, posee numerosas cimas rocosas entre las que destaca Hauza. En el descenso nos encontraremos con la cascada de Xorroxin, nacedero del rio Baztán/Bidasoa. Y terminaremos en la localidad de Erratsu.

Son 18 kilómetros y 1069 metros de desnivel acumulado. Si el tiempo acompaña, almorzaremos en el monte, por tanto, no olvideís introducir la comida en la mochila. Los que os animéis debéis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. El autobús saldrá a la hora de costumbre, las 7:30 y su precio será de 13€ los adultos y 7€ los niños. Recordad que tenemos que mantener las medidas de prevención y que debeís poneros una mascarilla.

Animaros que merece la pena!

2020ko 100mendi erronkako saridunak

JURGI ESNAL

Herrian beste bi mendizaleek lortu dute 100 mendiko zerrendan sartzea. Alde batetik JURGI ESNALek bere bigarren “100 mendiak” bete ditu, eta bestetik, IÑIGO CASTROk  hirugarrena darama bere ibilaldi amaiezinean. Elkarteak, oi duen bezala, opari bereziarekin saritu ditu argazkitan ikusi dezakezuen bezala.

Aldi berean, guztioi parte hartzera animatzen zaituztegu, gure iritziz, erronka hau oso aberasgarria delako. Kirol ariketaz gain, Euskal-Herriko mendien ezagutza, norberaren mugen gainditzea, mendiek ezkutatzen duten historia eta kultura ezagutzea, etab eskaintzen dituelako.

 

IÑIGO CASTRO

Otros dos montañeros de nuestra localidad han conseguido entrar en la lista de Centenarios de montaña. Por un lado tenemos a JURGI ESNAL que ha cosegido su segundo centenario, y por otro lado, tenemos imparable a IÑIGO CASTRO que va por el tercero. El club, como es costumbre, les ha condecorado con un regalo especial.

Aprovechamos para animaros a tomar parte en este reto, puesto que en nuestra opinión es muy enriquecedor. Ademas de practicar este deporte tan beneficioso, conoces los montes de Euskal-Herria, te lleva a superar límites personales, descubres la historia y cultura que encierran nuestros montes, etc.

ZORIONAK BIKOTE!

Ekaineko 27an, Etxalarretik Bertizerako zeharkaldia egingo dugu.

Kaixo mendizaleok.

Oraindik coronabirusari aurre egiten jarraitzeko, erabaki dugu, aurtengo San Pedrotan egonaldi luzeko irteerarik ez antolatzea. Baina konpentsatzeko, datorren iganderako, ekainak 27, egun osoko irteera bat antolatu dizuegu. Etxalarretik abiatuta, AZKUA(783m) mendi belartsutik AIZKOLEGIrantz (828m) daraman mendilerro gorabeheratsua dugu goizeko ordu freskoenetan egiteko. Ezker-eskuin ikuspegi zabalak edukiko ditugu, eta tontorrean Aizkolegiko Jauregi berezia. Bere atarian atsedena hartuta, eguerdiko ordu beroetan, Bertizeko baso ospetsua zeharkatuko dugu parketxeko Jauregian amaitzeko.

            Ibilbideak 20.5 kilometro ditu eta 1022 metrotako desnibel metatua. Luzea denez, jatordua ibilbidean zehar egiteko janaria motxilan eramatea gomendatzen dizuegu. Animatzen zaretenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan(943860357). Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako den autobusak, ohiko prezioak izango ditu, 13€ helduak eta 7€ umeentzako.  Gogoratu babes neurriak betetzen jarraitu behar dugula eta musukoa jantzita ekarri behar dela.

      Bertan ikusiko dugu elkar!

Para continuar la lucha contra el coronavirus, hemos decidido no programar la salida de larga estancia que acostumbrábamos hacer en San Pedros.  Pero os vamos ha compensar con una nueva salida de día completo el próximo domingo 27 de junio. Partiendo de Etxalar, en las horas matinales más frescas, iremos por el cordal que pasando por la herbosa AZKUA(783m) nos llevará hasta AIZKOLEGI(828m). Las continuas subidas y bajadas estarán acompañadas de amplias panorámicas, y al final, tenemos el curioso Palacio de Aizkolegi. Tras descansar, las calurosas horas centrales las utilizaremos para atravesar el precioso bosque del Señorío de Bértiz hasta el Palacio de entrada del parque.

El camino mide 20.5 kilómetros y posee un desnivel acumulado de 1022 metros. Al ser bastante larga, os recomendamos llevar la comida en la mochila para almorzar en el trayecto. Los que os animéis debéis apuntaros en el estanco de arriba(943860357) antes del mediodía del viernes. El autobús saldrá a la hora de costumbre, las 7:30 y su precio será de 13€ los adultos y 7€ los niños. Recordad que tenemos que mantener las medidas de prevención y que debeis poneros una mascarilla.

Animaros que merece la pena!

Ekaineko 13an Baztaneko mendietara goaz.

Eguraldia lagun dugula, egun osoko irteerekin jarraituko dugu. Datorren igandean, ekaineko 13an, Baztaneko mendietara goaz. Amaiurretik Elizondora joango gara ALKURRUNTZ(934m), Artxuela(828m), Ezkitz(831m) eta UNBOTO(802m) mendiak osatzen duten mendilerrotik. Tumulo, cromlech eta gerra garaiko pasabide ugari dituen bide honek, zailtasun teknikorik gabe, zeharkaldi paregabea eskaintzen digu. Tontorrek duten itxura zorrotzak,19 kilometroak eta 1000 metrotako desnibel metatuak ez lukete inor beldurtu behar. Bidea luzea denez, goikaldean bazkaltzeko, janaria motxilan eramateko gogorarazi nahi dizuegu.

Animatu zaitezte eta eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan(943860357). Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako den autobusak, ohiko prezioak izango ditu, 13€ helduak eta 7€ umeentzako.  Gogoratu babes neurriak betetzen jarraitu behar dugula eta musukoa jantzita ekarri behar dela.

      Bertan ikusiko dugu elkar!

 

Aprovechando que el tiempo nos acompaña, continuaremos con nuestras salidas de día completo. El próximo domingo recorreremos los montes del Baztan. Realizaremos la travesía de Amaiur a Elizondo pasando por las cumbres ALKURRUNTZ(934m), Artxuela(828m), Ezkitz(831m) y UNBOTO(802m). Este camino rodeado de túmulos, cromlechs y escondrijos de la época de la gerra recorrerá esta sierra regalandonos unas vistas incomparables. Los perfiles afilados de las cimas, los 19 kilometros de longitud y 1000 metros de desnivel no debería de asustar a nadie. Al ser un poco larga, os avisamos que para poder comer en la zona alta, debeis llevar el almuerzo en la mochila.

Animaros, y apuntaros en el estanco de arriba(943860357) antes del mediodía del viernes. El autobús saldrá a la hora de costumbre, las 7:30 y su precio será de 13€ los adultos y 7€ los niños. Recordad que tenemos que mantener las medidas de prevención y que debeís poneros una mascarilla.

Animaros que merece la pena!

Older posts «