«

Gorriti – Santa BARBARA – ULIZAR – Berastegi

Otsailaren 18an egingo dugun mendi buelta hau egiteko Gorrititik aterako gara. Gorriti Larraun haranean kokatuta dago eta hau Nafarroako mugaren inguruan eta igarobidean egonik, leku estrategikoa izan da urte luzez. Hori dela eta, bertan eraiki zituzten hainbat gaztelu; Gorriti eta Lekunberrikoak kasu. Gorritiko gaztelua orain Santa Barbara izenez da ezaguna (gazteluaren hondakinen gainean eraiki zen baselizagatik). Gaztelua, mendi-tontorrean zegoen, talaia pribilegiatua izan zen Araitz eta Areso haranen gainean -Nafarroako bi sarbideren ateak-. Defentsa eta pasabide zerbitzuak ematen zituen, eta bidesari eta zergen kobratze-funtzio garrantzitsua ere betetzen zuen. Gaur egun, oraindik ere, etxe batek Taula izena mantentzen du (honela izendatzen ziren funtzio hori betetzen zuten etxeak).

Santa Barbaratik Ulizar mendira (868 m) joango gara. Ez da tontor nabarmeneko mendia: borobila eta soila da bere gaina, baina ibiltzeko leku garbia eta polita da. Gailurrean erpin geodesikoa eta txartelontzia topatuko ditugu.

Eta ibilbideari amaiera Berastegin emango diogu, Tolosa-Leitza errepideko azken herri gipuzkoarrean.

Goiz buelta honek, guztira, 14 kilometro eta 527 metroko desnibela ditu.

Animatu eta izena eman gure webgunean, goiko estankoan (943-86 03 57) edo whatsApp-ez (688 860 852), ostiral eguerdia baino lehen. Autobusa 7:30etan aterako da Patxita Etxezarretatik (kantauriko geltokitik). Autobusaren prezioa helduentzat 7 € eta haurrentzat 5 € da.

Gogoratu, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan.

 

Para realizar la ruta que haremos el 18 de febrero saldremos de Gorriti. Gorriti está situado en el valle de Larraun que se encuentra en las proximidades y en tránsito de la frontera de Navarra, por lo que este valle de Larraun ha sido durante años un lugar estratégico y de tránsito en torno a la frontera del Reino de Navarra. Por ello, se construyeron allí varios castillos, como los de Gorriti y Lekunberri. El castillo de Gorriti se alzaba en la cima del monte ahora conocido como Santa Bárbara (por la ermita que se construyó sobre las ruinas del castillo), sobre los valles de Araitz y Areso, Una atalaya privilegiada, ya que era el umbral de dos accesos a Navarra. Era una defensa y pasarela, y desempeñaba también una importante función en el cobro de peajes e impuestos. Todavía hoy, una casa conserva el nombre de Taula (así se denominaban los edificios que desempeñaban esa función).

Desde Santa Bárbara iremos al monte Ulizar (868 m). No es un monte de cima destacada: es redondo y pelado su alto, pero es un lugar limpio y bonito para andar. En la cima encontramos el vértice geodésico y la taquilla.
Y terminamos el recorrido en Berastegi, la última localidad guipuzcoana de la carretera Tolosa-Leitza.

Esta salida tiene aproximadamente 14 kilómetros y un desnivel de 527 metros.

Anímate y apúntate en nuestra web, en el estanco de arriba (943-86 03 57) o por whatsApp (688 860 852) antes del viernes al mediodía. El autobús saldrá a las 7:30 desde Patxita Etxezarreta (parada de  Kantauri). El precio del autobús es de 7€ para los adultos y 5€ para los niños.

Recuerda que a las salidas que organiza Indamendi puede acudir cualquier persona, sea o no socia del club.