Admin

Author's details

Date registered: 6 otsaila, 2015

Latest posts

  1. Aranguren – IRULEGI – Bizkaia – Taxoareko Tontorra – Taxoare — 29 apirila, 2024
  2. Artzamendi igoko dugu EMF-ren 100. urteurrenaren baitan — 22 apirila, 2024
  3. Argiñano – Abauntzako erroila – TREKUA – Arteta — 11 apirila, 2024
  4. Zumaia bira — 18 martxoa, 2024
  5. Aketegi larunbatean eta Urregarai igandean — 12 martxoa, 2024

Author's posts listings

2022/11/20an ARTXUETAtik Iribasera zeharkaldia egingo dugu!

Kaixo mendizaleok. Oraingoan gure Euskal Herriaren zeharkaldia jarraituz, Aralarreko ekialdera goaz. Guardetxeko aparkalekutik abiatuta, lehenbizi ARTXUETAra igoko gara, jarraian Iribaseraino ibilbide luze batetan, pagoz jositako basoak, Ata bailarako larreak eta Aitzarrateta iturburua ikusteko. Paisai aldakor hau, Aralarren alde berdea ezagutzeko aukera paregabe bat da. Goiz buelta izan arren, 14 kilometrotako luzera du eta 500 metrotako …

Continue reading »

Azaroaren 6an, MURUGAINera goaz!

Kaixo mendizaleok. Ordu aldaketaren ondoren, goiz bueltak egiten hasiko gara. Lehenbizikoa, datorren igandean azaroaren 6an, MURUGAINera izango da. Arrasate ondoko mendi honetan, kondairak dioenez, herensuge bat bizi izan zen, eta beragatik omen datorkio Mondragon izena, “monte de dragon”-etik alegia. Guk ibilbidea Garagartza auzoan hasiko dugu, eta MURUGAINez gain Asentsiomendi mendia gaindituko dugu Apotzaga auzoan amaitzeko. …

Continue reading »

Urriaren 16an BURBONAra goaz! (data berria)

Kaixo mendizaleok. Aldundiak, eskolarteko FINALISTA EGUNA datorren urriaren 23an antolatu du. Bertara joateko aukera ez galtzeko, egun berdinean egin behar genuen irteera, aurreratzea erabaki dugu. Beraz, datorren igandean, urriaren 16an, gure BURBONArako irteera luzatzen dizuegu.   Izarratik abiatuta, hostozabalez estalita dagoen 19 kilometrotako ibilaldi eder bat da eskaintzen dizueguna. Bertan ditugu Basaudeko basoa eta bere …

Continue reading »

Urriaren 9an, AIZKORRIra goaz!

Kaixo mendizaleok. Euskal Herria zeharkatzen jarraituz, AIZKORRIra joateko momentua heldu zaigu. Datorren igandean, urriaren 9an, AIZKORRIren bi aldeak ezagutzeko aukera eskaintzen dizuegu. Arantzazutik irten, Urbia zeharkatu, AIZKORRIren maldak igo, arabarren bidetik jaitsi, San Adrianeko ermita ikusi eta bertako pasalekutik pasako gara Otzaurteko bentan amaitzeko. Beraz, inguru honen ikuspegi zabala edukitzeko aukera paregabea eskaintzen dizuegu.   …

Continue reading »

Irailaren 25ean, NERBIOIko iturburura goaz!

Kaixo mendizaleok. Datorren igandean, irailaren 25ean, “Euskal Herria – Aldenik alde” zeharkatzen jarraitzeko beste etapa bati aurre egitera goaz, EH-03 bezala azaltzen dena alegia. Delika Orduñako auzotik abiatuta, Nerbioi ibaiaren iturburuak sortutako zirkuari bira emango diogu. Bagate menditik, Nerbioiko ur-jauziraino goikaldeko erlaitzetatik doan bidetik ibiliko gara, Orduñako bailararen eta Sierra Salvada-Gorobeleko tontor ezagunen ikuspegi zabala …

Continue reading »

Irailaren 10ean, LARUNBATA! Sierra Salvada/Gorosbel-era goaz

Kaixo mendizaleok. Ikasturtearekin batera, gure mendi egutegiarekin jarraitzeko garaia heldu zaigu. Datorren irteera, arraunketaren festarekin uztartzeko, irailaren 10ean izango da, larunbatean alegia. Irteera honetan, Sierra Salvada/Gorosbel mendialdera goaz. Urduñako inguruetatik abiatuta, lehenbizi TXARLAZO (933m) mendira zuzenduko gara, Urduñako bailara ikusteko balkoirik onenera hain zuzen. Dena den, tontor hau, bertan 1903tik aurrera dagoen eraikuntza erlijiosoagatik da …

Continue reading »

IRTEERA BEREZIA: Hiru Erregeen Mahaiara, iraileko 5-6an

BETETA DAGO / ESTÁ COMPLETA Ez egin ingresorik, ez bait dago gehiagorentzat lekurik. No hagais más ingresos, puesto que no hay más plazas.   Kaixo mendizaleok. Gure egutegiarekin jarraitu aurretik, ekainean egin gabe utzi genuen irteera bat berrezkuratzea proposatu nahi dizuegu, HIRU ERREGEEN MAHAIAra hain zuzen. Bere garaian ekaitz elektrikoaren meatsuak ibilaldia zapuztu zigun, baina …

Continue reading »

Ekainaren 12an, Goroskietatik Belatera!

Kaixo mendizaleok. Ekainaren 12an, aurtengo zeharkaldiko beste egun osoko irteera bat dugu, oraingoan EH_17a. Goroskietako gainetik Belateko gaineraino doan GR.12arekin bat eginda, SORATXIPI(1069m) eta TXARUTA(1081m) mendietatik zehar egingo dugu ibilbidea. Ultzamako bailaren goi partetik, Leuntzako urtegien ondotik, pagadiz betetako bideetatik eta belardiz inguratutako tontor xamur hauetatik doa uren banalerro nagusia, kantaurirantz eta mediterraneorantz babantzen duena …

Continue reading »

SAN PEDROtako irteera, HIRU ERREGEEN MAHAIAra!

IRTEERA BETETA DAGO! – LA SALIDA ESTÁ COMPLETA! ez egin ingresorik, ditugun plaza guztiak bete dira. ___________________________________________________________________   Kaixo mendizaleok Oraingoan San Pedrotarako eskaintza berri batekin gatozkizue. Aurten, gure “Euskal Herria-Aldenik alde” ekimenaren barruan, ekialdeko gure mendi garaienetara goaz. Belagua ingurura eta HIRU ERREGEEN MAHAIra alegia. Asteburura mugatutako irteera bat izango da. Larunbatean, goizeko 6:30etan Zumaiatik …

Continue reading »

maiatzaren 29an, IREBERera goaz!

Kaixo mendizaleok. Indamendi Eguna arrakastatsuaren ondoren, urteurreneko zeharkaldiari hasiera emango diogu. Hasteko, datorren igandean, maiatzaren 29an, IREBER(1208m) mendira goaz. Lekunberritik abiatuta, Nafarroako nekazari giroko mendietatik zehar, Goroskietako gaineraino joango gara. Erdibidean IREBER dugu. Bidean lagun ditugun zelai eta hostozabalez hornitutako basoen gainetik, bere tontor harritsua nabarmen bistaratzen da. Aralarreko mailloetatik SAIOArainoko eremuan, bera da garaiena. …

Continue reading »

Older posts «

» Newer posts