«

Irailaren 25ean, NERBIOIko iturburura goaz!

Kaixo mendizaleok.

Datorren igandean, irailaren 25ean, “Euskal Herria – Aldenik alde” zeharkatzen jarraitzeko beste etapa bati aurre egitera goaz, EH-03 bezala azaltzen dena alegia. Delika Orduñako auzotik abiatuta, Nerbioi ibaiaren iturburuak sortutako zirkuari bira emango diogu. Bagate menditik, Nerbioiko ur-jauziraino goikaldeko erlaitzetatik doan bidetik ibiliko gara, Orduñako bailararen eta Sierra Salvada-Gorobeleko tontor ezagunen ikuspegi zabala gure eskuinaldean dugula. Ur-jauzia, oi denez, lehortuta egongo da, elurte haundiak urtzerakoan bakarrik edukitzen bait du emaria. Baina ala ere, bere 220 metro eta Europako bigarrena bezala sailkatuta izanak, bisitatxo bat merezi duela deritzogu. Gure ibilbideak, mendialde honetako hegoaldeko lautadatik, Izarrako herriraino eramango gaitu. Baina nola ez, bidean ESTUÑAGA-ALTO DEL CORRAL (841m) tontor apala gainditu eta gero.

Ibilbidea 17 kilometro eta 700 metrotako desnibel metatua du, eta bertara joateko, goiko estankoan (943860357) edo gure webgunean izena eman besterik ez duzue egin behar. Autobusa, oi bezala, Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako da, eta 13 euro helduentzat, eta 7 euro umeentzat balioko du. Gogoratu gure irteeratan parte hartzeko ez dela beharrezkoa bazkidea izatea, eta edonork izena eman dezakeela.

   Bertan espero zaituztegu.

 

El próximo domingo, 25 de septiembre, vamos a realizar otra etapa de nuestra travesía EUSKAL HERRIA – Aldenik alde., la clasificada como EH-03.  Partiendo del concejo de Orduña llamado Delika, rodearemos el circo creado por el Nervión en torno a su nacedero. Caminaremos junto a la cornisa que va desde el monte Bagate hasta el Salto del Nervión, con incomparables vistas a la derecha del valle de Urduña y de las conocidas cimas de “Sierra Salvada-Gorobel”. La cascada, como es habitual, no emanará agua, puesto que solo lo hace en época de deshielo tras grandes nevadas. Pero aún así, creemos que bien merece una visita la segunda cascada  más alta de Europa con sus 220 metros de desnivel. Nuestra propuesta, continua por las llanuras al sur de esta sierra hasta la localidad de Izarra. Pero claro está, tras superar en el camino la discreta cima ESTUÑAGA-ALTO DEL CORRAL (841m).

El recorrido consta de 17 kilómetros y 700 metros de desnivel acumulado, y para participar en ella, solo debéis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) o en nuestra web. El autobús, como de costumbre, saldrá a las 7:30 de la parada de Txomin Agirre, y costará 13 euros a los adultos y 7 euros a los niños. Recordad que para tomar parte en nuestras salidas no es necesario ser socio y puede apuntarse cualquier aficionado.

Os esperamos.