Admin

Author's details

Date registered: 6 otsaila, 2015

Latest posts

  1. Artzamendi igoko dugu EMF-ren 100. urteurrenaren baitan — 22 apirila, 2024
  2. Argiñano – Abauntzako erroila – TREKUA – Arteta — 11 apirila, 2024
  3. Zumaia bira — 18 martxoa, 2024
  4. Aketegi larunbatean eta Urregarai igandean — 12 martxoa, 2024
  5. Gorriti – Santa BARBARA – ULIZAR – Berastegi — 11 otsaila, 2024

Author's posts listings

Martxoaren 12an, ANBOTOra goaz!

Datorren irteeran, martxoaren 12an, ANBOTOra goaz. 1331 metrotako mendi hau, beti magian, mitoan eta kondairan murgilduta egon da Mari jainkosaren eskutik. Mendizaleen artean, ospe handikoa izateaz gain, naturazaleentzat ere, leku aparta da, Urkiolako natur parkean bait dago. Guk proposatutako ibilbidea Urkiolako santutegian abiatuko da. Pista zabala albo batera utzita, URKIOLAGIRRE tontorrera joango gara lehenbizi, jarraian …

Continue reading »

ASTE SANTURAKO IRTEERA BEREZIA

Aste santurako hilabete falta arren, oporraldirako eskaintza eder bat egitera gatozkizue. Gure urteurreneko egutegi bereziak dituen ibilbideetatik, aste santuan egingo dugun sorta, ederrenetakoak dira, Euskal-Herriko historian garrantzi handikoak, mendi entzutetsuetatik zehar doazenak, eta azkenaldi honetan zinema zaleek ahoz-aho dabilzkiten lekuetatik pasatzen direnak. Belateko gainetik hasita, Larraineko gainera joango gara, Orreaga, Orbaizeta, Irati eta Otsagabitik zehar. …

Continue reading »

ZARAIAko mendialdea zeharkatuko dugu!

Kaixo mendizaleok. Datorren igandean, otsailaren 26an, ibilbide luzeko goizeko irteera proposatzen dizuegu. Urkulluko urtegitik (Aretxabaleta) Arantzazuko bailaran dagoen Araotzeraino joango gara (EH_10). 15 kilometro eta 1050 metroko desnibel metatua duen ibilbidea da, eta Zumaiatik nahiko gertu dagoenez, goizeko irteera egiten saiatuko gara. Ibilbideak lehen mailako hiru gailur ditu: ELORRETA, ARANGUREN eta ANDARTO (azken horretara joango …

Continue reading »

Mendian-KORRIKA, elkarteko sekzio berria sortzen

Jakina da Zumaian zein Euskal Herrian mendiarekin lotura berezia dugula, eta bakoitzak modu ezberdinera gozatzen dugula mendiaz. “Mendian korrika” izeneko kirola nahiko diziplina berria bada ere, hazkundean dagoen kirola da, eta, gainera, belaunaldi berriak mendira erakartzea lortzen ari da. Maiz ikusiko ditugu han eta hemengo mendietan korrika aritzen diren adin desberdinetako pertsonak, baita zumaiarrak ere. …

Continue reading »

UDALATXera goaz otsailaren 12an!

Kaixo mendizaleok. Aste honetan 50 urte beteko ditugu, otsailaren 9 ostegunean hain zuzen. Zorionak guztioi, eta gozatu Oxford aretoan ikusgai duzuen erakusketa, gozatu heltzear dauden MENDI TOUR filmen proiekzioak, eta datorren iganderako prestatu dizuegun mendi irteera ere. Gure zeharkaldiaren barne, UDALATXera joatera gonbidatzen zaituztegu. Mendi berezi hau igotzeko bide desberdin bat egingo dugu. Arrazolatik abiatuta, …

Continue reading »

Urteurreneko ERAKUSKETA Oxford Aretoan

Bazkide estimatuak: 50. urteurrena ospatzeko elkarteak otsailaren 9a hartu du data ofiziala bezala, eta heltzear dago.  Denon artean bildu ditugun argazki eta bideoekin erakusketa bat prestatu dugu, eta bertara gonbidatzen zaituztegu. Erakusketa Oxford aretoan izango da eta guztiok elkarrekin 50 urte hauetako oroitzapenak partekatu nahi ditugu. Bilduma honekin Zumaiako mendizaletasunaren ikuspegi zabal bat irudikatu nahi izan …

Continue reading »

Urtarrilaren 29an, TOLOGORRI!

Kaixo mendizaleok. Datorren igandean, urtarrilaren 29an, gure zeharkaldiaren muturretako bat egitera goaz. Sierra Salvada/Gorobel mendilerroan, UNGINO eta TOLOGORRI tontor entzutetsuetatik zehar doan ibilbidea egingo dugu. Madariako auzotik abiatuta, Unginoko begia, Iturrigorri iturria eta “Bidesidor Beltza” bezala ezaguna den bide zirarragarritik Lendoño Goikoaraino joango gara. Ibilbide ederra da, baina urruti dagoenez, goiz-buelta honetatik normalean baino beranduago …

Continue reading »

Aloñamendi eta BUTREAITZ, urtarrilaren 15ean

Urte berri on mendizaleok. Gabonak pasa dira, eta kirola egiten hasteko garaia etorri zaigu. Gure egutegiak ibilaldi aparta proposatzen digu horretarako. Datorren urtarrilaren 15ean, Aizkorri-Aratz parke naturalaren ipar-mendebaldera joango gara. Urteagaineko gainetik abiatuta, Aloñako mendialdea zeharkatuko dugu BUTREAITZ mendiraino. Butreaitz, Buetraitz edo Botreaitz bezala ezagutzen dan tontor hau, mendialdeko garaiena da 1320 metroekin. Hor hasten …

Continue reading »

Oharrak: OTARRA – BAZKARIA – FEDERATZEKO

Kaixo mendizaleok. Urte amaiera datorren neurrian, hainbat abisu emateko beharrean gaude.  -Lehendabizikoa, denboraldi amaierako irteera-bazkariarekin laster datorkigula, eta interesatuak aurrez izena eman behar dutenez, egun horretarako xehetasunak azaltzera gatozkizue. Abenduaren 11en,             EH_06 Barazar – ALTUNGANA – SAIBI – Urkiola ibilbidea egitera goaz, eta jarraian Urkiola bertan, Basaguren jatetxean elkarrekin bazkalduko genuke. Ibilbideak 10 kilometro …

Continue reading »

2022/11/20an ARTXUETAtik Iribasera zeharkaldia egingo dugu!

Kaixo mendizaleok. Oraingoan gure Euskal Herriaren zeharkaldia jarraituz, Aralarreko ekialdera goaz. Guardetxeko aparkalekutik abiatuta, lehenbizi ARTXUETAra igoko gara, jarraian Iribaseraino ibilbide luze batetan, pagoz jositako basoak, Ata bailarako larreak eta Aitzarrateta iturburua ikusteko. Paisai aldakor hau, Aralarren alde berdea ezagutzeko aukera paregabe bat da. Goiz buelta izan arren, 14 kilometrotako luzera du eta 500 metrotako …

Continue reading »

Older posts «

» Newer posts