Category Archive: Irteera

Ekainaren 4an KOLITZAra goaz!

Kaixo mendizaleok. Datorren igandean, ekainaren 4an, Ordunteko Mendietara Bizkaiko Enkarterietara joango gara. Egingo dugun ibilbidea bertako urtegian hasiko dugu, eta hainbat mendiren ondoren Balmasedako herri historikoan amaituko da. Horien artean bereziena KOLITZA da. Bere garaiera  ez izan arren ikusgarria, tontorrean duen baselizak eta ekialderantz amildegiak ez du inor epel utziko. Bizkaiko deiadar-mendietako bat da, eta …

Continue reading »

KORRIKA: ekainaren 3an IZARRAITZ zeharkatzera goaz!

Kaixo: Datorren larunbatean, ekainaren 3an, Indamendiko “Mendian korrika” sailak antolatuta, irteera polit bat egingo du Izarraitz mendigunea zeharkatuz. Azpeititik zuzenean Xoxotera igoko gara, eta, iritsitakoan, Izarraitz zeharkatuko dugu: Attola, Saltsamendi, Andutz eta Itziar pasako ditugu eta Deban amaituko dugu. Hemen, Zumaiara itzultzeko trena hartuko dugu. Gutxi gorabehera 23 kilometroko irteera izango da, eta 1.600 metroko …

Continue reading »

San Pedroetan, NÉOUVIELLEko erreserba naturalera goaz!

Kaixo mendizaleok Urteurreneko egutegi berezia amaituta, proposamen anitza dugu aurrerantzean eskaintzeko. Ekainean San Pedrotarako, esate baterako, Frantziako NÉOUVIELLE erreserba naturalera irteera prestatu dugu. Ekainaren 29an goiz aterata, lehenbiziko ibilaldia egingo genuke, “Pic de Viscos”-era hain zuzen. Eta jarraian arratsaldean, “Refuge de la Glere”-era urbilduko gara, bertan lehenbiziko gaua igaroko baitugu. Aterpetxe hau, ostiralean egingo dugun …

Continue reading »

INDAMENDI EGUNA

Kaixo mendizaleok. Datorren igandean INDAMENDI EGUNA ospatuko dugu. Herriko elkartearen eguna izateaz gain, 50. Urteurrenaren ospakizunei amaiera emango diogu. Egun berezi honetan, goizeko 9etan abiatuko gara lagun artean beheko plazatik, eta ibilbidea betetzen dutenentzat, goian festatxo bat prestatu diegu. Hamaiketakoa, sari banaketak, guztiontzat opari zozketa eta tontor berezi honek eskaintzen dituen ikuspegi zabalak dituzue eskura. …

Continue reading »

Maiatzaren 14an, GORBEIAra goaz!

Kaixo mendizaleok Urteurreneko zeharkaldia burutzera goaz, eta azken ibilaldirako, Euskal Herriko altxorretako bat gordeta eduki dugu, GORBEIA hain zuzen. Mendi honi buruz aipatzekoak dira: 1482 ko altuera duela, bere gurutze bitxia, Araba eta Bizkaiko garaiena dela, Bizkaiko deiadar-mendietako bat dela, eta bere inguruan dagoen parke naturalari izena ematen diola. Denok ezagutzen dugu, baina beti merezi …

Continue reading »

Maiatzaren 6an, Indamendira korrika!

Kaixo Korrikalari! Taldean hitzeginda bezala, aste honetan talde irteera izango dugu. Zapatuan, hilak 6an. Oraingoan Zumaia-INDAMENDI-Zumaia ibilbidea egingo dugu. 20km inguruko ibilbidea izango da eta 700m positibo izango ditu. Irteera goizako 7:30etan izango da, Zumaiako itsas-kiroldegi pareko parkinetik(ludotekan). Gogoratu parte hartzeko ez dela bazkide izan beharrik. Beraz, animatu!

Apirilaren 30ean, BALANKALEKUra goaz!

Kaixo mendizaleok Zeharkaldiaren azken txanpan gaude, eta bi ibilaldi besterik ez dira falta amaitzeko. Datorren igandean egingo duguna, Gipuzkoa eta Nafarroako mugetatik ibiliko da GR-12ko zati polit bat eginez. Otsaurteko aparkalekutik aterata, Lizarrustira joango gara, Etxegarate eta lehen mailako hiru gailur zeharkatuz. Balankaleku, Itsusburu eta Txaradigorri, pagadi amaiezin batetan kokatuta daude, Tumuluak, dolmenak eta udaberriz …

Continue reading »

INDAMENDI EGUNEAN BAZKARIA ZUMAIAN

Bazkide agurgarriok Urteurrena ospatzeari, INDAMENDI EGUNArekin emango diogu amaiera. Eta amaiera egokia iruditu zaigu, INDAMENDI mendiko festaren ondoren, talde-bazkari batekin amaitzea. Horretarako, maiatzaren 21ean, Zumaiako Marina Berri jatetxean lekua hartu dugu, eta guztiok gonbidatuta zaudete. Menditik etorritakoak eta herrian gelditu direnekin, 50 urteetan gure elkarteko lagunak izan direnak mahai inguru baten bildu nahi ditugu. Eserlekuak …

Continue reading »

Apirilaren 2an,ZUMAIA BIRA

Datorren igandean ZUMAIA BIRA egitera gonbidatzen zaituztegu. Gure ibilbide klasiko honen bitartez, herriaren inguruak zeharkatuko ditugu. Elorriaga, Arroa behea, Agote, Ibañarrieta, Oikia eta San Migeletik eramango gaitu 17 kilometrotako ibilbideak. Herriko umeak ere, Eskola Kirola ekimenaren barruan, parte hartuko dute 12 kilometrotara laburtutako bertsioan.    Goizeko 9:00etan, Beheko Plazatik abiatuko gara. Bertan espero zaituztegu.   …

Continue reading »

martxoaren 26an, IRUMUGARRIETAra goaz!

Datorren igandean Aralarrera goaz. Gure zeharkaldiarekin jarraituz, EH_14ak Aralarreko hegoaldera eramango gaitu. Lizarrustitik abiatuta, basoak zeharkatuz, ALLEKOtik PUTTARRI inguruetara joango gara lehenbizi. Hortik Aurrera, basoak atzean utzi eta ingurua guztiz aldatuta, IRUMUGARRIETA/INTZAKO DORREA , edo azken aldian ofiziala bihurtzen ari dan deituran,  SOLLAZBIZKARGAÑA tontorrera joango gara. Aralarreko garaiena da bere 1430 metroekin, eta Nafarroako aldean, …

Continue reading »

Older posts «