Kaixo mendizaleok. Oraingoan, MARI eta baita gipuzkoar gehienen iritziz inguruko tontor politena dena, igoko dugu. Datorren martxoak 1ean TXINDOKIra goaz. Gipuzkoako “Cervino” bezala ezaguna den mendi zorrotz honek, 1346 metrokin, ez da Aralarreko garaiena baina bai bisitatuena. Guk proposatzen dugun goiz-buelta honetarako ibilbidea, Larraitzetik hasita, Txindokiri bira ematen dio. Iparreko Muitzeko amildegitik eta urhauzien ondotik …
Category Archive: Irteera
Otsailak 16an UNTZUETA eta ARRUGAETAKO ATXAra goaz!
Kaixo mendizaleok. Datorren asteburuko irteera Bizkaialdean izango da. Otsailak 16an, UNTZUETA(720m) eta ARRUGAETAKO ATXAra(669m) goaz. Mendigisa mendialdea Gorbeialdean kokatuta egon arren, explotazioaren mesedetan, guztiz eraldatuta dagoen mendialdea da. Harrobiak, explotazio forestalak eta komunikazio antenak daude nun nahi. Baina goikaldean, beraien arteko mendilerroa naturaren eskuetan jarraitzen du. Hori izango da gure ibilbidea. Arakaldo herrixkatik abiatuta Untzuetara …
LARUNBATean Xamiño eta Izazpira goaz!
Kaixo mendizaleok. Zumaiar askoren eskaerari jarraituz, datorren irteera otsailak 8an “LARUNBATEAN” izango da. Joan den larunbatean gazteei erakutsi genien bezala, oraingoan ere, geure inguruko ibilbide eder bat eskeintzen dizuegu. Zumarragako Aginaga auzotik abiatuta XAMIÑO(933m) eta IZAZPI(973m) tontorretatik zehar Mandubia gainera joango gara. Gipuzkoako erdigune geografikoa den mendialde honetan, hainbat historia aurreko arrasto ditugu eta Kizkitza …
EK Deba – ARBIL – kanala – Lastur
Datorren otsailak 1ean, Eskola Kirola ekimenaren barruan, mendi irteera dugu eskolekin. Oraingoan gure inguru urbileko ibilbide bat aukeratu dugu. Deba herritik abiatuta, autopista azpitik igarotuta Arbil tontorrerantz joko dugu. 434 metro, buzoi berezi bat eta itsasorantz eta Izarraitzerantz ikuspegi ederrak ditu. Jeitsieran, aspaldiko ur kananalen gainetik doan bidetik, Lasturrera helduko gara. Guztira 8 kilometro eta …
Badaiako mendialdean GANALTO eta ATXABALera goaz!
Kaixo mendizaleok. Datorren iganderako, urtarrilak 26an, Arabako ibilbide eder bat dugu aurrez aurre. Badaiako mendialdea ezagutuko dugu. Tontor apalak eduki arren Arabako lautada ezagutzeko aukera aparta da. Bidean,”Cueva de los Goros” ospetsua bisitako dugu errekako urak ez ba du zailtzen eta GANALTOko tontorra(898m) ere bai, bertako garaiena eta ikuzpegi ederrak eskeintzen dituena. Bertatik jeitsi ondoren, …
Pagasarri eta GANEKOGORTA urtarrilak 12an
Urte berri on mendizaleok! Urte oparoa eta mendi ederrez betea opa dizuegu INDAMENDI M.B. elkartetik. Horretarako, gure aldetik egutegi zabala prestatu dizuegu. Jada eskura duzue gure webgunean. Hasteko, datorren igandean urtarrilak 12an, Bizkaira goaz. Bilbotarren mendi miretsiak zeharkatuko ditugu; GANETA(685M), Pagasarri(671m) eta garaiena GANEKOGORTA(999m). Pagasarri ospetsuena eta jende gehiena biltzen duena da bertako aterpetxeagatik, …
Abenduak 15ean DENBORALDI BUKAERAKO IRTEERA BAZKARIAKIN
Kaixo mendizaleok. Igande honetako Tellamendiko irteerakin egutegia bete dugu. Horregatik urtea egoki agurtzeko azken eskeintzarekin gatozkizue. Arlaban gainean dagoen GURE AMETSA jatetxean lekua itzartuta daukagu abenduak 15erako eta bertan bazkide, elkarteko lagun eta mendizaleei orokorrean espero zaituztegu. Hori bai, mendizaleak garenez, mahaira eseri aurretik mendi-buelta bat egingo dugu. Legutiotik abiatuta ABERTIA(867m) mendira igoko gara. Bertako …
Abenduak 1ean TELLAMENDIra goaz
Kaixo mendizaleok. Egutegia bukatu aurretik goiz buelta eder bat dugu datorren iganderako, TELLAMENDI mendira. Arabako mendi horretara joateko Durangaldeko Arrazola auzotik abiatuko gara. Anboto ondotik bide maldatsuak Andasto(822m) gainera eramango gaitu. Bertako ikuzpegiak, Anbotoz gain, Izpizte eta Udalatx ere eskeintzen dizkigu. Hortik aurrera, TELLAMENDIraino errez helduko gara. Bere 834 metrotako garaiera gurutze haundi batek luzatzen …
Azaroak 17an ARTXUETAra!
Kaixo mendizaleok. Errioxatik etorri berriak egon arren, egun erdiko irteera aparta prestatu dizuegu datorren iganderako. Aralarreko ekialdean dagoen ARTXUETA(1338m) mendira goaz. Madotz herritik abiatuta, lehenbizi, udazkeneko kolorez betetako baso eder bat zeharkatuko dugu. Bertatik irtendakoan, Ata bailara izango degu aurrez aurre, Aralarreko ederrenetakoa. Hemendik aurrera, aldapa gogor batek eramango gaitu ARTXUETA tontorrera. Bertako antena …
Urriak 13an ARBELAITZera goaz
Kaixo mendizaleak. Datorren asteburuan ere mendira goaz. Udazkeneko urtaroa aprobetxatu nahian, irteera ugari ditugu gure egutegian. Jarraian datorkiguna, urriak 13an, ARBELAITZera izango da. Aitzgorri-Aratz parke naturaleko tontor sonatuetako bat da. Bere 1506 metrokin, Aitzgorriren itzalpean bisitari gutxiago izan arren, bide ederrak eta erronka gogorra eskeintzen dizkigu. Ibilbidea Barrendiolako urtegian hasiko degu. Bide maldatsu baten bitartez …