Admin

Author's details

Date registered: 6 otsaila, 2015

Latest posts

  1. Apirilaren 2an,ZUMAIA BIRA — 25 martxoa, 2023
  2. martxoaren 26an, IRUMUGARRIETAra goaz! — 19 martxoa, 2023
  3. IRTEERA BERRIA: EH_01 UNGINO-ESKUTXI-TOLOGORRI, 18/03/2023 Larunbata! — 12 martxoa, 2023
  4. Martxoaren 12an, ANBOTOra goaz! — 5 martxoa, 2023
  5. ASTE SANTURAKO IRTEERA BEREZIA — 28 otsaila, 2023

Author's posts listings

Apirilaren 2an,ZUMAIA BIRA

Datorren igandean ZUMAIA BIRA egitera gonbidatzen zaituztegu. Gure ibilbide klasiko honen bitartez, herriaren inguruak zeharkatuko ditugu. Elorriaga, Arroa behea, Agote, Ibañarrieta, Oikia eta San Migeletik eramango gaitu 17 kilometrotako ibilbideak. Herriko umeak ere, Eskola Kirola ekimenaren barruan, parte hartuko dute 12 kilometrotara laburtutako bertsioan.    Goizeko 9:00etan, Beheko Plazatik abiatuko gara. Bertan espero zaituztegu.   …

Continue reading »

martxoaren 26an, IRUMUGARRIETAra goaz!

Datorren igandean Aralarrera goaz. Gure zeharkaldiarekin jarraituz, EH_14ak Aralarreko hegoaldera eramango gaitu. Lizarrustitik abiatuta, basoak zeharkatuz, ALLEKOtik PUTTARRI inguruetara joango gara lehenbizi. Hortik Aurrera, basoak atzean utzi eta ingurua guztiz aldatuta, IRUMUGARRIETA/INTZAKO DORREA , edo azken aldian ofiziala bihurtzen ari dan deituran,  SOLLAZBIZKARGAÑA tontorrera joango gara. Aralarreko garaiena da bere 1430 metroekin, eta Nafarroako aldean, …

Continue reading »

IRTEERA BERRIA: EH_01 UNGINO-ESKUTXI-TOLOGORRI, 18/03/2023 Larunbata!

Oraingoan, egutegian agertzen ez den irteera bat TOLOGORRI-UNGINO-ESKUTXIproposatzen dizuegu. TOLOGORRIra joan ginenean elur gehiegi zegoen gailurra egiteko, eta lekuak merezi bait du, bigarrengo saiakera bat egitea pentsatu dugu. Datorren “larunbatean”, martxoaren 18an, egun osoko irteera batetan, UNGINO, ESKUTXI, Somo eta TOLOGORRItik zehar ibilaldi bat egingo dugu. Gorobel-Sierra Salvadako mendialdea, ikusgarria da. Tontorrak amildegiaren muturretan kokatzen …

Continue reading »

Martxoaren 12an, ANBOTOra goaz!

Datorren irteeran, martxoaren 12an, ANBOTOra goaz. 1331 metrotako mendi hau, beti magian, mitoan eta kondairan murgilduta egon da Mari jainkosaren eskutik. Mendizaleen artean, ospe handikoa izateaz gain, naturazaleentzat ere, leku aparta da, Urkiolako natur parkean bait dago. Guk proposatutako ibilbidea Urkiolako santutegian abiatuko da. Pista zabala albo batera utzita, URKIOLAGIRRE tontorrera joango gara lehenbizi, jarraian …

Continue reading »

ASTE SANTURAKO IRTEERA BEREZIA

Aste santurako hilabete falta arren, oporraldirako eskaintza eder bat egitera gatozkizue. Gure urteurreneko egutegi bereziak dituen ibilbideetatik, aste santuan egingo dugun sorta, ederrenetakoak dira, Euskal-Herriko historian garrantzi handikoak, mendi entzutetsuetatik zehar doazenak, eta azkenaldi honetan zinema zaleek ahoz-aho dabilzkiten lekuetatik pasatzen direnak. Belateko gainetik hasita, Larraineko gainera joango gara, Orreaga, Orbaizeta, Irati eta Otsagabitik zehar. …

Continue reading »

ZARAIAko mendialdea zeharkatuko dugu!

Kaixo mendizaleok. Datorren igandean, otsailaren 26an, ibilbide luzeko goizeko irteera proposatzen dizuegu. Urkulluko urtegitik (Aretxabaleta) Arantzazuko bailaran dagoen Araotzeraino joango gara (EH_10). 15 kilometro eta 1050 metroko desnibel metatua duen ibilbidea da, eta Zumaiatik nahiko gertu dagoenez, goizeko irteera egiten saiatuko gara. Ibilbideak lehen mailako hiru gailur ditu: ELORRETA, ARANGUREN eta ANDARTO (azken horretara joango …

Continue reading »

Mendian-KORRIKA, elkarteko sekzio berria sortzen

Jakina da Zumaian zein Euskal Herrian mendiarekin lotura berezia dugula, eta bakoitzak modu ezberdinera gozatzen dugula mendiaz. “Mendian korrika” izeneko kirola nahiko diziplina berria bada ere, hazkundean dagoen kirola da, eta, gainera, belaunaldi berriak mendira erakartzea lortzen ari da. Maiz ikusiko ditugu han eta hemengo mendietan korrika aritzen diren adin desberdinetako pertsonak, baita zumaiarrak ere. …

Continue reading »

UDALATXera goaz otsailaren 12an!

Kaixo mendizaleok. Aste honetan 50 urte beteko ditugu, otsailaren 9 ostegunean hain zuzen. Zorionak guztioi, eta gozatu Oxford aretoan ikusgai duzuen erakusketa, gozatu heltzear dauden MENDI TOUR filmen proiekzioak, eta datorren iganderako prestatu dizuegun mendi irteera ere. Gure zeharkaldiaren barne, UDALATXera joatera gonbidatzen zaituztegu. Mendi berezi hau igotzeko bide desberdin bat egingo dugu. Arrazolatik abiatuta, …

Continue reading »

Urteurreneko ERAKUSKETA Oxford Aretoan

Bazkide estimatuak: 50. urteurrena ospatzeko elkarteak otsailaren 9a hartu du data ofiziala bezala, eta heltzear dago.  Denon artean bildu ditugun argazki eta bideoekin erakusketa bat prestatu dugu, eta bertara gonbidatzen zaituztegu. Erakusketa Oxford aretoan izango da eta guztiok elkarrekin 50 urte hauetako oroitzapenak partekatu nahi ditugu. Bilduma honekin Zumaiako mendizaletasunaren ikuspegi zabal bat irudikatu nahi izan …

Continue reading »

Urtarrilaren 29an, TOLOGORRI!

Kaixo mendizaleok. Datorren igandean, urtarrilaren 29an, gure zeharkaldiaren muturretako bat egitera goaz. Sierra Salvada/Gorobel mendilerroan, UNGINO eta TOLOGORRI tontor entzutetsuetatik zehar doan ibilbidea egingo dugu. Madariako auzotik abiatuta, Unginoko begia, Iturrigorri iturria eta “Bidesidor Beltza” bezala ezaguna den bide zirarragarritik Lendoño Goikoaraino joango gara. Ibilbide ederra da, baina urruti dagoenez, goiz-buelta honetatik normalean baino beranduago …

Continue reading »

Older posts «