Admin

Author's details

Date registered: 6 otsaila, 2015

Latest posts

  1. Heleta – BAIGURA – Ortzaize — 3 iraila, 2024
  2. Azaroan Riaño eta Mampodre Mendi Parkera joango gara — 3 uztaila, 2024
  3. Larraona – MURUBE – Bikuña — 7 ekaina, 2024
  4. Amezketa – Minak – GANBOA – UARRAIN – Malkorri – Lareo – Lizarrusti — 27 maiatza, 2024
  5. INDAMENDI EGUNA — 13 maiatza, 2024

Author's posts listings

Gorriti – Santa BARBARA – ULIZAR – Berastegi

Otsailaren 18an egingo dugun mendi buelta hau egiteko Gorrititik aterako gara. Gorriti Larraun haranean kokatuta dago eta hau Nafarroako mugaren inguruan eta igarobidean egonik, leku estrategikoa izan da urte luzez. Hori dela eta, bertan eraiki zituzten hainbat gaztelu; Gorriti eta Lekunberrikoak kasu. Gorritiko gaztelua orain Santa Barbara izenez da ezaguna (gazteluaren hondakinen gainean eraiki zen …

Continue reading »

Bera(Zalain) – Ibardin – MANDDALE – Zigorriaga – XOLDOKOGAINA – Biriatou

Igandean, otsailaren 4an, egingo dugun irteera hau Beratik abituta dugu eta Manddale (573 m) eta Xoldokogainatik (486 m) pasako gara Biriatoun amaitzeko. Manddalek bere tontorreraino Bidasoan barrena datorren muga zaharra jasotzen du, Endarlatsako zokoan amiltzen den bizkarrean gora. Endarlatsa aldeko isurialdean otea da nagusi baina, oro har, bidezidorrak garbiak eta nabarmenak dira. GR10a da horietako …

Continue reading »

Eibar – URKO – AKONDIA – Arrate

Irteera hau Gipuzkoatik, Eibarretik abiatuko dugu baina berehala Gipuzkoa eta Bizkaia arteko mugan egongo gara, izan ere Urko mendira igoko gara. Urkoko gailurrak (795 m) Ermua eta Eibar banatzen ditu. Bi udalerrien punturik altuena da. Gandor hori Bizkaia eta Gipuzkoa probintzien banalerroa da, Asuntzako muinoaren ingururaino. Ondoren  Akondia / Arrikurutz (749 m) gailurrerako bidea egingo …

Continue reading »

Agertu dira zebaki saridunaren jabeak

Azaldu da zozketako zenbaki saritua, eta dagoeneko jaso dute saria. Urtarrilaren 6an izan zen Indamendiko otarra preziatuaren zozketa, eta egun bertan saldu zen 5838 zenbakia izan zen saritua. Gaur, urtarrilaren 7an, pozarren jaso dute zenbaki saritua zuten Eider, Libe, Julen eta Manexek. Zorionak!!

Otarra zozkatu da!

SORTE ON: 5838 ordezkoa: 0930                     MILA ESKER PARTE HARTU DUZUEN GUZTIOI!

Urtarrilaren 14an Gorostiagara goaz

Legazpi aldetik abiatuko gara eta ibilaldi polita egingo dugu Satuiko mendilerroan barrena. Ibilbidea Gorostiaga, Jentiletxe, Oregi, Arranoaitz eta Arrola mendietako tontorretaraino igotzen da baso eta mendi artean. Ibilbidean zehar Jentiletxe eta Arrolamendi I tumuluak (historiaurreko hilobiak) ikus daitezke. Satuiko mendiek Deba eta Urola ibaien arroak banatzen dituzte erdiko ibilguetan. Hegoalderantz, Oñatiko harana geratzen da eta …

Continue reading »

BATZAR NAGUSIA

Kaixo mendizaleok: Datorren abenduaren 19an, bazkide guztiok urteko Batzar Nagusira deituak zaudete. Urtero bezala, gure elkarteko kontuak, xehetasunak eta etorkizunari buruz hitz egiteko bilkurara deitzen zaizue. Besteak beste: –        Aurreko aktaren onarpena. –        Diru kontuen azalpenak. –        2023ean egindako ekintzei buruzko informazioa eta 2024ko egutegiaren aurkezpena. –        Federatzeko lizentziak. –        Zuzendaritza berritzea. Urteurreneko lanak amaituta, zuzendaritzako hainbat partaideek …

Continue reading »

DENBORALDI AMAIERAKO IRTEERA + BAZKARIA!

Denboraldia amaitzen ari da, eta jadanik prest dugu, denboraldi amaiera ospatzeko, egin oi dugun irteera bazkariarekin. Abenduaren 17an Araba eta Burgos arteko mugatik ibilbide eder bat proposatzen dizuegu. Tuioko mendialdean, Argantzunetik abiatuta San VITORES gailurretik zehar, Pobes herriraino joango gara. Ibilbideak 13 kilometro eta 550 metrotako desnibel metatua ditu, eta amaiera txukun bat emateko, lagunarteko …

Continue reading »

azaroaren 26an, ERGAra goaz!

Kaixo mendizaleok Datorren igandean, azaroaren 26an, Nafarroara goaz. Leizarango autobiaren amaieran, Biaizpeko haitzartearen inguruan egingo dugu ibilbidea. Latasako herritik abiatuta, lehenbizi, Biaizpera joango gara erreka ondotik, handik ekingo bahit diogu igoerari.  Erga tontorrak 1094 metro ditu, eta Iruñarriko arrora ikuspegi zabala eskaintzeaz gain, pagadiak, gerra-lubakiak, eta Trinidade baseliza ospetsua ditu bere inguruan. Gure bideak, basoak …

Continue reading »

Azaroaren 12an, OGOÑO eta ATXARREra goaz!

Kaixo mendizaleok. Datorren igandean, azaroaren 12an, Bizkaiko kostaldera goaz. Elantxoben autobusak bira emateko duten tornutik abiatuko gara, eta lehenbizi OGOÑOko muinoa inguratuko dugu. Tontor apala izan arren, 305 metrotakoa, besteengandik bereizten duena, itsas ertzetik doan bidezidorra eta hortik eskaintzen dituen kostaldearen ikuspegi zabalak dira. Irteera honetako bideak ATXARREko tontorrera eramango gaitu, eta balkoi natural honetatik …

Continue reading »

Older posts «

» Newer posts