«

»

Urriaren 29an, DOLMENETAKO BIDEA

Kaixo mendizaleok.

Ordua aldatzearekin batera, gure mendi irteerak goiz-bueltak izatera pasako dira, eta lehenbizikoa datorren urriaren 29an egingo dugu. Urrutira joan gabe, Debabarrena eta Urola bailara lotzen dituen Dolmenetako bidea egitea proposatzen dizuegu. Elgoibartik KARAKATEra igoko gara, eta handik Hirukurutzetara bitartean, hainbat tontor eta historia aurreko ondare ugaria dugu bidean. Aipatzekoa 3,5 metrotako altuerarekin Arribiribilletako menhirra. Urteetan, mugarri bat zela pentsatu izan zan, Barandiaranek 1920an bere balioa argitu zuenarte.

    Goiz-buelta honetako ibilbideak 14 kilometro eta 890 metrotako desnibel metatua ditu. Bertara gurekin etortzeko, izena eman dezakezue gure webgunean edo goiko estankoan (943860357). Autobusa 7:30etan Patxita Etxezarretako geltokitik aterako da, eta bere prezioa, helduentzat 7€-koa eta umeentzat 5€-koa izango da. Gogoratu baita ere, Indamendik antolatzen dituen irteeratara edonor joan daitekeela, nahiz eta bazkide ez izan.

Aldatu ordua erlojuari eta bertan ikusiko dugu elkar.

 

Tras cambiar el horario, nuestras salidas pasarán a ser salidas mañaneras, y la primera la realizaremos el próximo 29 de octubre. Saliendo de Elgoibar ascenderemos a KARAKATE, y continuaremos hasta Hirukurutzeta a través de varias cimas y numerosos restos prehistóricos. Entre ellos destaca el menhir de Arribillaga con 3,5 metros de alto. Durante años se pensó que era un hito limítrofe, hasta que Barandiaran en 1920 certificó su valor.

El recorrido de esta salida mañanera tiene 14 kilómetros y 890 metros de desnivel acumulado.  Animaros y apuntaros en nuestra web o en el estanco de arriba (943860357). El autobús saldrá a las 7:30 de la parada de Patxita Etxezarreta, y su precio, será de 7 € los adultos y 5 € los niños. Recordad que, en las salidas organizadas por Indamendi, puede participar cualquier aficionado, y no es indispensable ser socio.

Cambia la hora al reloj y nos vemos el sábado.