«

»

KORRIKA: ekainaren 3an IZARRAITZ zeharkatzera goaz!

Kaixo:

Datorren larunbatean, ekainaren 3an, Indamendiko “Mendian korrika” sailak antolatuta, irteera polit bat egingo du Izarraitz mendigunea zeharkatuz. Azpeititik zuzenean Xoxotera igoko gara, eta, iritsitakoan, Izarraitz zeharkatuko dugu: Attola, Saltsamendi, Andutz eta Itziar pasako ditugu eta Deban amaituko dugu. Hemen, Zumaiara itzultzeko trena hartuko dugu.

Gutxi gorabehera 23 kilometroko irteera izango da, eta 1.600 metroko desnibel positiboa du eta iturreren bat edo deste topatu dezakegun arren, komeni da ura eramatea.
Irteera Azpeititik abiatuko dugunez, 7:45eko Lurraldebuseko autobusa hartuko dugu beraz, ordu horretan Patxita Etxezarretako geltokian elkartuko gara.
Irteera hauetan parte harzteko ez da beharrezkoa Indamendiko bazkide izatea.
Animatu, eta gozatu dezagun naturaz eta kirolaz elkarrekin.