«

»

INDAMENDI EGUNA

Kaixo mendizaleok.

Datorren igandean INDAMENDI EGUNA ospatuko dugu. Herriko elkartearen eguna izateaz gain, 50. Urteurrenaren ospakizunei amaiera emango diogu. Egun berezi honetan, goizeko 9etan abiatuko gara lagun artean beheko plazatik, eta ibilbidea betetzen dutenentzat, goian festatxo bat prestatu diegu. Hamaiketakoa, sari banaketak, guztiontzat opari zozketa eta tontor berezi honek eskaintzen dituen ikuspegi zabalak dituzue eskura. Herrira itzultzeko, oinez bueltatzerik ez duenarentzat nahi, autobus zerbitzua egongo da. Beraz, kirolari, famili eta mendizale ororentzat plan aparta duzue.  Eguna amaitzeko, aurrez izena eman duten, belaunaldi desberdinetako mendizaleak, bazkari baten inguruan bilduko dira. Horretarako hitzordua,  Marina Berri jatetxean 14:30etan  izango da.

  Egun honetan, bete berri ditugun 50 urteak agurtuko ditugu, eta etorkizun berriari ongi etorria emango diogu. Elkarteak, aurrerantzean ere, Zumaiarrei mendirako bidea errazten jarraituko du, eta bazkide eta lagun guztien laguntzarekin, erronka berriei aurre egin ahal izango diogula espero dugu.

  Animatu eta zatozte igandean!

 

El próximo domingo celebraremos el INDAMENDI EGUNA. Además de ser el día de nuestro club, daremos por finalizadas las celebraciones del 50 aniversario. Este día tan especial arrancará a las 9 de la mañana de la “beheko plaza”, y para los que completen el recorrido, arriba les espera nuestra pequeña fiesta. Un hamaiketako, entrega de premios, sorteo de regalos y las características vistas de esta cima os aguardan. Para los que no deseen volver andando, habrá un servicio de autobús a Zumaia. Por tanto, he aquí un plan perfecto, tanto para deportistas, para las familias, como para cualquier montañero en general. Para terminar, nos reuniremos entorno a una comida, distintas generaciones de montañeros que se han apuntado previamente. La cita e,s en el restaurante Marina Berri a las 14:30.

Este día, despedimos los 50 años que hemos vivido, y daremos la bienvenida al futuro que nos espera. El club, seguirá acercando la montaña a los Zumaiarras, y con la ayuda de los socios y los amigos del club, esperamos superar los retos que nos deparará el futuro.

¡Animaros y venid el domingo!