«

Urriko 17an, BERIAIN!

Kaixo mendizaleok.

Datorren igandean BERIAINera goaz, aspalditik jendeak eskatzen digun irteera klasikoa. Sakanatik begiratuta bere 1493 metroak itxura izugarria erakutzi arren, benetan besteengandik bereizten duena, bere 900 metrotako desnibela da. Behin hori gaindituta, aurrez aurre, gain lau eta bitxiez ornitutako ingurua dugu. Amildegira ikuspegiak, tontorreko gurutzea, cromlechak eta nola ez, San Donatoren ermita. Itzultzea merezi duen leku paregabea da.

            Unanuatik abiatuta, 10 kilometro eta 900 metrotako desnibel metatua duen ibilbideak, Uharte Arakileraino eramango gaitu. Goiz buelta honetara animatzen zaretenok, eman izena ostiral eguerdia baino lehenago goiko estankoan(943860357). Txomin Agirreko geltokitik 7:30etan aterako den autobusak, ohiko prezioak izango ditu, 7€ helduak eta 5€ umeentzako.  Gogoratu babes neurriak betetzen jarraitu behar dugula eta musukoa jantzita ekarri behar dela.

            Animatu zaitezte, merezi du eta!

El próximo domingo vamos a BERIAIN, esa ascensión clasica que tantas veces nos demandan. Su imagen desde Sakana es impresionante, pero lo que la hace especial con respecto a otras cimas es el desnivel de 900 metros que posee. Una vez superado, nos encontramos con una planicie repleta de pequeñas joyas. Precipicios interminables, la cruz de la cima, cromlechs y como no, la ermita de San Donato. Un sitio al que bien merece volver.

Saliendo de Unanua, el recorrido de 10 kilometros y 900 metros de desnibel nos llevará hasta Uharte Arakil. Los que os animeis a esta salida de medio dia, debéis apuntaros en el estanco de arriba (943860357) antes del mediodía del viernes. El autobús saldrá a la hora de costumbre, las 7:30 y su precio será de 7€ los adultos y 5€ los niños. Recordad que tenemos que mantener las medidas de prevención y que debeis poneros una mascarilla.

Nos vemos en el monte!